Literatur Emailuak
63 zenbakia: 2003ko martxoaren 20an
Susa literatura argitaletxea

Idazle elkartearen web berritua

Euskal Idazleen Elkarteak gune berritua dauka. Oraingoan elkartearen jarduna, idazle bazkideei buruzko informazioa, bibliografia eta argazkiak, elkartearen programa eta argitalpenak (Galeuzcako txostenak, Hegats aldizkaria, Kalegats agerkaria), biltzarren gaineko txosten eta datuak, literatura lehiaketen agenda eta bazkideen txokoa dauzka.
Euskal Idazleen Elkarteak gainera 2003ko batzar nagusia martxoaren 22an (larunbata) 10:30etan eta 12:20an burutuko du.

Galeusca Gernikan

"Historia eta oroimena" izenburupean, Galeuscaren XX. edizioa Gernikan burutuko da, Euskal Idazleen Elkartearen ardurapean. Udazkenerako antolatzen ari dira Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko idazleak batuko dituen topaketa hau, oraindik data jakinik ez badago ere. "Historia eta oroimena" topaketen helburua "herrialde bakoitzaren literaturak historiari eman dion tratamendua aztertzea izango da: dela nobela historikoan, dela folklorean zein mitologian". Azken Galeuscan (Mallorca, 2002ko azaroaren 7tik 10era)izandako hitzaldi eta irakurketa guztiak dagoeneko irakurgai daude idazleak.org gunean.

Efemerideak

1898 martxoak 21: Juan Garmendia jaio zen Lasarten.

1920 martxoak 22: Luis Villasante jaio zen Gernikan.

1849 martxoak 23: Jose Manterola jaio zen Donostian.

1920 martxoak 23: Fidel Sarriegi jaio zen Azkoitian.

1930 martxoak 23: Juan Garbizu hil zen Errenterian.

1933 martxoak 23: Juan Arana "Loramendi" hil zen Donostian.

1909 martxoak 24: Santi Onaindia jaio zen Amoroton. Berak sortutako Olerti aldizkaria irakur daiteke Literatur Aldizkarien Gordailuan.

1884 martxoak 25: Alejandro Bilbao jaio zen Marurin.

1910 martxoak 25: Pierre Narbaitz jaio zen Azkaraten.

1903 martxoak 26: Antonio Arrue jaio zen Asteasun.

Hitza eta doinua Egunkariaren alde

Euskaldunon Egunkariaren aldeko ekitaldia prestatu du zenbait musikari eta idazlek martoxaren 21ean (ostirala) 22:30etan Villabonako Gurea aretoan. Bertan izango dira Tapia eta Leturia, Iker Goenaga, Berri Txarrak, Bide Ertzean, Anari, Asier Serrano eta I¤igo Muguruza. Idazleei dagokionez, dagoneko han izan direla aurreratu dute Jon Benito, Jun Kruz Igerabide, Juan Luis Zabala, Gari Berasaluze, Harkaitz Cano, Xabier Gantzarain, Ixiar Rozas eta Pako Aristik. Antolatzailea: Larramendi kultur bazkuna.

Agenda

Koldo Izagirreren "Agirre zaharraren kartzelaldi berriak" liburuari buruz ariko dira Jon Benito, Patxi Gaztelumendi eta I¤igo Aranbarri martxoaren 19an (asteazkena) 20:15etan Bilboko Kalderapeko kulturgunean.

Jose Luis Otamendik Poema politikoak errezitaldia egingo du martxoaren 20an (osteguna) 19:00etan Zumaiako Foronda Kultur Etxean.

Bihotz Bakartien Klubak "Poeta hilen kluba" eskainiko du martxoaren 20an (osteguna) 20:00etan Derioko institutoko areto nagusian (Korrika Kulturala).

"Ohore Iratzeder olerkariari" irudi, musika eta olerki ikuskizuna antolatu dute Iratzeder poetaren inguruan martxoaren 20an (osteguna) 20:00etan Donostiako KM kulturunean.

Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" liburuari buruz ariko dira Aitzpea Azkorbebeitia, Igor Estankona eta Patziku Perurena martxoaren 20an (osteguna) 20:15etan Kalderapekon.

Aingeru Epaltzaren "Rock'n'roll" liburuari buruz ariko dira Ibon Ega¤a, Gotzon Hermosilla eta Iban Zaldua martxoaren 21ean (ostirala) 20:15etan Kalderapekon.

"Inon izatekotan" lana aurkeztuko du eR3MU4K taldeak martxoaren 22an (larunbata) Berako kultur etxean. (Korrika Kulturala).

Beterriko Liburuak literatur solasaldia antolatu martxoaren 24an (astelehena) 19:30etan Andoaingo Urigain Kultura Etxean.Mintzagai Nagusiak: Anjel Lertxundiren "Zorion perfektua", Felipe Juaristiren "Itzarri nahi ez zuen printzesa" eta Iban Zalduaren "Obabatiko tranbia"

Jon Arretxek hitzaldia emango du martxoaren 26an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko euskal eskolan (AEK). Antolatzaile: Asapala euskara elkartea.

Joan Mari Irigoien poemak irakurtzen izango da martxoaren 26an (asteazkena) 20:15etan Kalderapeko kultur guneko Literatur Jazzean. Antolatzailea: Alde Zaharreko Euskal Txokoa.

Aingeru Epalzak "Rock'n'roll" liburua izango du hizpide martxoaren 27an (osteguna) 19:30etan Ondarroako Kafe Antzokian.

Bihotz Bakartien Klubak "Sarri gure artean" errezitaldia egingo du martxoaren 27an (osteguna) 20:00etan Durangoko institutoan.

Unai Elorriagak "Literatura prentsan" izango du hizpide martxoaren 28an (ostirala) goizeko 9:00etan EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Gradu aretoan (Leioa). Antolatzaile: Euskal Idazleen Elkartea.

Hasier Etxeberriak "Eulien bazka" nobela aurkeztuko du martxoaren 28an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Gonbidatua: Joxerra Garzia. Argitaratzailea: Susa.

Josetxo Azkonak eta Mikel Tabernak "Koilara bete hitz" eta Txokolatezko dinamita liburuak izango dituzte hizpide martxoaren 28an (ostirala) 20:00etan Iru¤eko Zaldiko Maldiko elkartean, "Irakurriz dibertitzen gara" ekimenaren barrenean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: