Literatur Emailuak
60 zenbakia: 2003ko otsailaren 27an
Susa literatura argitaletxea

Iñaki Uriaren ipuin bilduma

Iñaki Uriak ez du ipuin libururik argitara eman izan. Argitalpen honetan duzu hala ere bere narrazioen bilduma: Limosnatxo bat besamotzarentzat 1983an agertu zuen "Urte guztiak dira diferente" liburuan, eta gainerako bostak Xaguxarra eta Susa aldizkarietan plazaratu ziren 1980 eta 1983 bitartean, duela hogei urte. Izan daitezela ipuinok irakurketaren plazerrerako, eta aldi berean egunotako bidegabekerien eta injustizien aurrean gure haserre adierazpena. Besarkada handi bat!

Efemerideak

1977 otsailak 27: Ixaka Lopez-Mendizabal hil zen Tolosan

1884 otsailak 29: Jose Manterola hil zen Donostian

1899 martxoak 1: Aingeru Irigarai jaio zen Beran

1869 martxoak 3: Emeterio Arrese jaio zen Tolosan. 80 urte bete zituen egunean idatzitako Emeterio Arreseren Azken-Neurtitza. Aurten bete dira 50 urte Olerki berrizte liburua argitaratu zenetik eta Interneten osorik dago.

1921 martxoak 4: Mixel Labegerie jaio zen Ustaritzen.

Ekimen berri bat: eR3MU4K

Literatura, irudiak, musika elektronikoa eta beste arte espresio batzuk biltzen dituen ekimen berri bat sortu da: eR3MU4K. Jon Benito, Xabier Gantzarain, Patxi Gaztelumendi, Ibon Egaña eta Tseznek osatutako ekimenak hainbat ekitaldi eskainiko ditu martxotik aurrera. Aurkezpen entsegua datorren martxoaren 2an (igandea) 20:00etan izango da Azkoitiako Matadeixen, eta hile osoan zehar hainbat saio egingo dituzte Korrika Kulturala eta Munduko herri baten ekimenen barruan.

Literatura erotikoa Mondragon Unibertsitatean

Urtero moduan Literatura Astea antolatu dute MUren Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Bosgarren honetan "Literatura eta Erostismoa" izango du gai nagusi. Lau egunean zehar hitzaldiak eta mahai inguruak egingo dira literaturaz eta erotismoaz martxoaren 10etik (astelehena) 14ra (ostirala). Martxoaren 10ean (astelehena) 19:00etan Juan Martin Elexpuruk "Testu Erotikoen Gatza eta Berakatza" izango du hizpide. Martxoaren 12an (asteazkena) 11:30etan mahai inguruan izango dira Jasone Osoro, Paddy Rekalde eta Juanjo Olasagarre. Gaia: "Literatura eta Erotismoa". Martxoaren 13an (osteguna) 19:00etan Pako Aristik eta Mikel Markezek "Poema eta Kantu Erotikoak" eskainiko dituzte. Martxoaren 14an (ostirala) 11:30etan HUHEZIko ikasleek "Hitzak Biluzten" errezitaldia egingo dute. Azkenik maiatzerako utzi dute Unax Ugalde, Mikel Urdangarin eta Patxi Zubizarretaren artean eskaini beharreko Hamar mezu eta dei bat ikuskizun poetikoa.

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak "Poeta hilen kluba" errezitaldi musikatua egingo du otsailaren 26an (asteazkena) 21:00etan Bilboko Kalderapekon. Literatur Jazza.

Anjel Lertxundik "Zorion perfektua" nobela izango du hizpide otsailaren 26an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Irakurlearen Txokoan.

Juan Mari Irigoienen "Ipuin batean bezala" liburua izango dute hizpide otsailaren 26an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko Euskal Eskolan (AEK). Moderatzailea: Julen Gabiria.

Pako Aristik eta Mikel Markezek "Abiadura handiko urte baten kronika" eskainiko dute otsailaren 27an (osteguna) Iruñeko Iruñezar euskaltegian.

Mikelazuloko poetek 'Letren kilimak' errezitaldia egingo dute otsailaren 27an (osteguna) 20:00etan Larrabetzun. Antolatzailea: Munduko herri batean literatur ekimena.

Inazio Mujika Iraolak "Gerezi denbora" liburua izango du hizpide otsailaren 28ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, "Irakurriz dibertitzen gara" ekimenaren barrenean.

Bihotz Bakartien Klubak "Poeta hilen kluba" errezitaldi musikatua egingo du martxoaren 7 an (asteazkena) 20:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Munduko herri batean ekimena.

Munduko herri batean poesia emanaldi musikatua izango da martxoaren 7an (ostirala) 20:15etan Bilboko Kalderapekon. Partehartzaileak: Iñigo Aranbarri, Bihotz Bakartien Klubeko kide bat, Lutxo Egia, Sonia Gonzalez, Edorta Jimenez, Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi, Paddy Rekalde, Kepa Urbieta (Diapoesia), Kirmen Uribe eta Asier Serrano.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: