Literatur Emailuak
51 zenbakia: 2002ko abenduaren 26an
Susa literatura argitaletxea

Eguberri Amarauna, 1982an Puertotik

Duela 20 urteko eguberrietan idatzitako Eguberri Amarauna poema liburua dakargu aste honetan. Liburuko aitzin solasean esaten zaigunez, Puerto de Santa María espetxean zeuden presoek 1982 eta 1983 arteko eguberrietan eginikoak dira bertako poemak, eta handik hilabete batzuetara argitara eman zituzten Amnistiaren Aldeko Batzordeek, jadanik Shakespeare gurean gunean sareratutako Intxaur azal baten barruan lanarekin batera.

Parlamentariek ez omen dute
aurreautonomiarik lortu

1977ko abenduaren 25eko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluak Parlamentariek ez omen dute aurreautonomiarik lortu izan zuen izenburua. Zeruko Argia aldizkariaren ale hartako beste zenbait edukiren artean, irakurle batek "medio metro" eta "cuanto más alto más bobo" deiturak erabiltzen ditu Izagirre eta Saizarbitoriari buruz, berauen artikulu bat kritikatzeko orduan.

Efemerideak

1703 abenduak 28: Agustin Kardaberaz jaio zen Hernanin.

1972 abenduak 28: Jon Mirande hil zen Parisen. Miranderen 24 poema liburua faksimilean eskaintzen dizu Susako webguneak.

1891 urtarrilak 2: Jean Baptiste Elizanburu hil zen Saran. Piarres Adame liburua osorik eskaintzen dizu Euskal Testu Klasikoen Gordailuak Lapurdiko euskaran emana.

Agenda

Unai Elorriagak eta Julen Gabiriak "Larrabetzurako tran2a" elkarrizketa eskainiko dute abenduaren 30ean (astelehena) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Bihotz bakartien klubak antolaturik.

Bihotz bakartien klubak "Poeta hilen kluba" ikuskizuna (poesia, musika eta irudia) eskainiko du urtarrilaren 3an (ostirala) 22:00etan Debako gaztetxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: