Literatur Emailuak
48 zenbakia: 2002ko abenduaren 5ean
Susa literatura argitaletxea

Sarrionandiaren "Inude judua"

Nabarra aldizkariaren abenduko aleak (21. zenbakiak) Joseba Sarrionandiaren "Inude judua" narrazioa plazaratu du. Frai Diego frantziskotarra dauka protagonista, antzinako Lizarran. Nabarra aldizkariak azaroan ekin zion Sarrionandiaren narrazio berriak argitaratzeari, eta hilero agertuko du bat.

Idazleak Susaren standean

Durangoko Azokan Susa argitaletxeak lau stand paratu ditu (Kalebarria 41-44), horietatik bat osorik XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumari eskainia, 40 antologiekin. Bestalde, idazle hauek izango dira Susan: abenduaren 4an Pablo Sastre (Leuropa) eta Josu Landa (Odolbildua); abenduaren 6an Lutxo Egia (Paperezko hegazkinak), Jon Benito (Aingurak erreketan), Iñigo Aranbarri, Josu Landa, eta Jose Luis Otamendi; abenduaren 7an Igor Estankona (Tundra), Xabier Mendiguren (16 ipuin amodiozko), Kirmen Uribe (Bitartean heldu eskutik), Josu Landa, Jon Benito eta Iñigo Aranbarri.

Universitas Deustensi Ecclesiae

1977ko abenduaren 4ko Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluak Universitas Deustensis Ecclesiae izan zuen izenburua. Zeruko Argia aldizkariaren azalean "Homosexual eta beste zokoratuak" lema, eta gaiari buruzko editoriala eta erreportaia. Barruan beste eduki batzuk: Ibon Sarasolak iragarri zuen "Euskal jardunak" artikulu saila abiaraziko zuela; Jon Sendagortak Jose Julian Bakedanoren "Bost" filmari buruz idatzi zuen. Datorren asteko artikulua: "Baietz astea".

Efemerideak

1748 abenduak 5: Pedro Antonio Añibarro jaio zen Areatzan.

1888 abenduak 6: Nikolas Ormaetxea "Orixe" jaio zen Orexan.

1911 abenduak 9: Jose Basterretxea "Oskillaso" jaio zen Madrilen.

1907 abenduak 10: Gratien Adema "Zaldubi" hil zen Baionan. Euskal Testu Klasikoen Gordailuan Euscaldun pelegrinaren bidaltzailea (1877an argitaratua) osorik dago.

1942 abenduak 10: Mikel Azurmendi jaio zen Donostian. Bere poesia irakurgai duzu gune honetan.

Agenda

"XXI. mendeko idazle berriak" izeneko erakusketa Durangoko Liburu eta Disko azokan egongo da ikusgai. 1969. urtetik hona jaiotako idazleen lanak, argazkiak eta ahotsa ikusi, irakurri eta entzun ahalko ditu bertaratzen denak. Antolatzailea: Euskal Idazleen Elkartea.

Ataramiñe koadernoa aurkeztuko dute abenduaren 6an (ostirala) 11:00etan Iurretako Lanbide Heziketa institutoan.

Kike Amunarrizek "Komuna eta irakurketa" gaia jorratuko du abenduaren 6an (ostirala)18,00etan Durangoko Azokako hitzaldi aretoan.

"Eleberri historikoak direla eta..." mahaingurua egingo dute Toti Martinez de Lecea, Patxi Zabaleta, Patxi Larrion eta Joxemari Iturraldek abenduaren 7an (larunbata) 12,30etan Durangon, Azokako hitzaldi aretoan. Moderatzailea: Iñaki Mendizabal.

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitalak egingo ditu abenduaren 10ean (asteartea) 19:30etan Zorrotzako Euskal Txokoan eta abenduaren 13an (ostirala) 22:00etan Berako kultur etxean. Gitarra elektrikoa: Txomin Uribe. Zuzeneko margolana: Josu Aranbarri.

Mikel Martinez eta Patxo Tellerria aktoreek Bernardo Atxagaren "Lezio berri bat ostrukari buruz" testuaren irakurketa egingo dute abenduaren 11n (asteazkena) 20:00etan Bilbon.

Unai Elorriagak "SPrako tranbia" izango du hizpide abenduaren 13an (ostirala) 19:45etan Iruñeko Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteko "Irakurriz Dibertitzen Gara" ekimenaren lehenbiziko saioan.

Aurelia Arkotxak "Septentrio" liburua jendaurrean aurkeztuko du abenduaren 13an (ostirala) 20:30etan Baigorriko Herriko Etxean. Antolatzailea: Basaizea elkartea.

Ibiltarixanak ikuskizuna (Iñigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi eta Bide Ertzean taldea) Bartzelonan izango da abenduaren 14an (larunbata) 22:00etan La Farinera del Clo aretoan.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: