Literatur Emailuak
34 zenbakia: 2002ko irailaren 5ean
Susa literatura argitaletxea



"Baietz astea gaizki bukatu" duela 25 urte

1977ko irailaren 4an Baietz astea gaizki bukatu saila jarri zuen abian Zeruko Argia aldizkariak Madrilen pepinoak merke artikuluarekin. Bernardo Atxagak, Koldo Izagirrek, Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak elkarrekin sinatutako hura eskaintzen dizugu, faksimile eta guzti. Honelaxe zuen hasiera: "Hemen azpian zinatzen dugunok, erabateko akordioaren ondoren, astero Zeruko Argiako bazter honetan agertzea erabaki dugu, bakarka nahiz taldean. Baina, nork hasiera eman lanari taldetasuna galdu gabe! Elkar lan batekin aurkeztea pentsatu dugu". Astekariaren 750. zenbakian, bestalde, Sacco eta Vanzetti-ri buruzko Joseba Sarrionandiaren artikulu bat agertu zen. Aurrerantzean "Baietz astea gaizki bukatu" saileko artikulu bana argitaratuko dugu astero.
Literatur Emailu honetarako hitzaurrea idatzi du Zeruko Argiako kazetaria zen Elixabete Garmendiak, kolaborazio haiek gogoratuz

Efemerideak

1887 irailak 7: Juan Bautista Bilbao "Batxi" jaio zen Arratzun. Hau mundu arranoa hau liburua osorik dago Interneten.

1926 irailak 7: Mari Jeanne Minaberri jaio zen Baigorrin.

Agenda

Jose Maria San Sebastianen "36ko gudan su-izkillatutako idazle gazteak" liburua aurkeztuko dute irailaren 5ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, bertan izango dira: Jose M. San Sebastián (Latxaga), Amale Arzeluz, Martin Olazar, Paul Atutxa.

Harkaitz Canok "New York eta gure literatura" hitzaldi musikatua eskainiko du Larrabetzun irailaren 11n (asteazkena) 20:00etan Kukubiltxoren entsegu aretoan. Antolatzaileak: Bihotz Bakartien Kluba eta Arrekikili euskara elkartea.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: