Literatur Emailuak
31 zenbakia: 2002ko abuztuaren 15ean
Susa literatura argitaletxea

 

Txistu y Tamboliñ aldizkaria berriro argitara

Txistu y Tamboliñ... y este coño es mío izenburuarekin agertu dute zenbaki berria, paperezko argitalpenaren ordez orain Interneten bitartez. Txistu y Tamboliñ aldizkariak zazpi zenbaki eman zituen 1983tik 1993ra, eta harrezkero ez da besterik izan egundaino. Ale berriak Gioconda berezi bat dakar lehen orrialdean, aurreneko Txistu y Tamboliñen azaldutako poster huraxe bera hain zuzen ere. Poemak, narrazioak, atsotitzak, testu klasikoak (Jean Martin Hiribarren) irakurriko dituzu, eta zinema gidoi bat ere bai. Garai batean ohi zuten bezalaxe, euskarazko eta erdarazko lanak bilduko ditu literatur aldizkariak.

Efemerideak

1845 abuztuak 18: Juan Inazio Iztueta hil zen Zaldibian.

1888 abuztuak 20: Louis Dassance jaio zen Ustaritzen.

1915 abuztuak 20: Koldo Mitxelena jaio zen Errenterian.

 

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: