Literatur Emailuak
29 zenbakia: 2002ko abuztuaren 1ean
Susa literatura argitaletxea

Maiatz aldizkariak 36. zenbakia kaleratu du

Maiatz literatur aldizkariak 20. urteurrena zenbaki berri batekin ospatu du. Antton Lukuren "Lurra" antzezlana eta ohiko idazle eta olerkarien sorkuntza lanak bildu dituzte: Eñaut Etxamendi, Peio Jorajuria, Mattin Irigoien, Luzien Etxezaharreta, Koldo Ameztoi, Jean Louis Davant, Itxaro Borda, Hasier Etxeberria eta Aurelia Arkotxaren testuak irakurriko dituzu. Eric Dicharry idazlearen itzulpenak eta, bereziki, Peio Jorajuriaren lehen olerkiak nabarmendu ditu Luzien Etxezaharreta editoreak. Maiatz elkarteak datorren urrian antolatuko ditu Baionan urteroko solasaldiak.

Efemerideak

1708 abuztuak 2: Sebastian Mendiburu jaio zen Oiartzunen.

1839 abuztuak 2: Martin Gibbeau jaio zen Urruñan.

1905 abuztuak 3: Estepan Urkiaga "Lauaxeta" jaio zen Laukizen.

1864 abuztuak 5: R.M. Azkue jaio zen Lekeition.

1592 abuztuak 7: Arnaud Oihenart jaio zen Maulen.Oihenarten gaztaroa neurtitzetan daukazu Euskal testuen gordailuan.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: