Literatur Emailuak
28 zenbakia: 2002ko uztailaren 25ean
Susa literatura argitaletxea

 

"Urruti Jauregiko Peirot" pastorala Altzürükün

Datorren uztailaren 28an, igandearekin joko dute "Urruti Jauregiko Peirot" pastorala Altzürükün, Zuberoan. Aurten Niko Etxart herritarra izan dute pastoralaren egilea. XVI. mendeko zalduna zen izan zen Peirot Urruti eta Frantziako gorteetan izan zituen bere kargurik handienak. Frantzietako gorteetatik bueltan Baionako Gaztelu Berriko gobernaria ere izan zen. Nafarroako Albret erregearen aldeko agertu zen Altzürüküko Urruti Jauregiko Peirot. Niko Etxarten jaioterrian 1907an jo zuten azken pastorala, eta maskarada anitz egin duten arren, ia ehun urte igaro behar izan dira pastorala berriz egin eta emateko.

EITBko guneak iaz jokatutako "Xiberoako makia" pastorala, Jean Louis Davantek idatzia, osorik eskaintzen du xiberueraz eta batuaz. Piarres Lartzabalek idatzitako "Aralar", 1971ko pastoral antzerako antzerkia ere badago www.teatroa.com-en. Patri Urkizuk Durangon pastoralen gainean eman hitzaldia biltzen du Plazara aldizkariak. Informazio gehiago, Aurki-n

 

Efemerideak

1906 uztailak 26: Jokin Zaitegi jaio zen Arrasaten. Bere poemak entzungai daude Susako gunean.

1786 uztailak 26: Pierre Topet Etxahun jaio zen Barkoxen Euskal Testu Klasikoen Gordailuan topatuko dituzu bere bertsorik ezagunenak. Igela aldizkariak badu berari buruzko ale berezia.

1887 uztailak 28: Maddi Ariztia jaio zen Saran

Agenda

Pako Aristik euskal literaturari buruzko hitzaldia eskainiko du uztailaren 30ean (asteartea) arratsaldeko 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean. Antolatzaileak: Bihotz Bakartien Kluba eta Hori Bai gazte elkartea.

 

Udan harpidetza eteteko aukera

Udan Literatur Emailurik jaso gura ez baduzu, harpidetza eteteko aukera duzu orain. Guri mezu labur bat igorrita, zuk nahi duzun asteetan ez duzu albistegi hau jasoko. Oporretatik bueltan berriro automatikoki berriztatuko dizugu harpidetza. Jakin ezazu halaber, uztailan eta abuztuan Emailuak egiten jarraituko dugula, eta Susako webgunean irakurgai izango dituzula beti. Mezuak hona igorri: susanews@armiarma.eus


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: