Literatur Emailuak
26 zenbakia: 2002ko uztailaren 11n
Susa literatura argitaletxea

Efemerideak

1915 uztailak 14: Mariano Izeta jaio zen Elizondon.

1934 uztailak 15: Manex Erdozaintzi-Etxart jaio zen Oztibarren.

1912 uztailak 16: Serafin Baroja hil zen Beran.

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak "Poeta hilen kluba" poesia emanaldi musikatua eskainiko du Iruñeko Larraona ikastetxean uztailaren 17an (asteazkena) 20:00etan, UEUko saio osagarrietan. Bertolt Brecht, Lauaxeta, Lorca, Aresti, Celso Emilio Ferreiro, Silvia Plath, Lizardi, Bukowski, Bitoriano Gandiaga, Maiakovski eta Jon Mirande eskifaiatzat dituen batelean nabigatzeko aukera.

Udan harpidetza eteteko aukera

Udan Literatur Emailurik jaso gura ez baduzu, harpidetza eteteko aukera duzu orain. Guri mezu labur bat igorrita, zuk nahi duzun asteetan ez duzu albistegi hau jasoko. Oporretatik bueltan berriro automatikoki berriztatuko dizugu harpidetza. Jakin ezazu halaber, uztailan eta abuztuan Emailuak egiten jarraituko dugula, eta Susako webgunean irakurgai izango dituzula beti. Mezuak hona igorri: susanews@armiarma.eus


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: