Literatur Emailuak
25 zenbakia: 2002ko uztailaren 4an
Susa literatura argitaletxea

 

Joseba Sarrionandiaren sei poema bere ahotsez

Joseba Sarrionandiak 1985eko uztailaren 7an ihes egin zuen Martuteneko kartzelatik, igande honetan hamazazpi urte. Idazleak berak errezitaturiko poemak eskaintzen dizkizugu aste honetan, Hau da ene ondasun guzia disko-liburuan 1999an argitaratutako hamaseietatik sei, Esan Ozenki eta Txalaparta argitaletxeei esker. Liburu horretako zenbait poema gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez ere badaude Interneten. Sarrionandiaren poema gehiago sarean: Gartzelako poemak (Susa, 1992); poema gehiago ere irakur ditzakezu Interneten. Esklabu erremintaria poema 25 hizkuntzatara itzulia dago jada.Fernando Pessoaren Marinela antzerki lana euskaratu zuen eta osorik da Teatroa.com gunean.

 

Efemerideak

1935 uztailak 5: Jean Louis Davant jaio zen Urrustoin.

1875 uztailak 9: Jean Barbier jaio zen Donibane Garazin.

1877 uztailak 9: Pierre Lhande jaio zen Baionan.

1969 uztailak 10: Rikardo Arregi hil zen Mendaron.

1946 uztailak 11: Ibon Sarasola jaio zen Donostian.

 

Agenda

Joxe Iriarte Bikilak "Iraultzaren maratoia" liburua aurkeztuko du uztailaren 3an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezle: Fito Rodriguez. Argitaletxea: Txalaparta.

Luzien Etxezaharretak hitzaldia eskainiko du Miarritzeko Udako ikastaroetan uztailaren 3an (asteazkena) Maiatz aldizkariaren 20. urteurrenaren karietara. Antolatzaile: UEU.

Aitzpea Goenagak "Lauterdi pirataren altxorra" aurkeztuko du uztailaren 5ean (ostirala)12:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Txalaparta.

 

Udan harpidetza eteteko aukera

Udan Literatur Emailurik jaso gura ez baduzu, harpidetza eteteko aukera duzu orain. Guri mezu labur bat igorrita, zuk nahi duzun asteetan ez duzu albistegi hau jasoko. Oporretatik bueltan berriro automatikoki berriztatuko dizugu harpidetza. Jakin ezazu halaber, uztailan eta abuztuan Emailuak egiten jarraituko dugula, eta Susako webgunean irakurgai izango dituzula beti. Mezuak hona igorri: susanews@armiarma.eus


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: