Literatur Emailuak
21 zenbakia: 2002ko ekainaren 6an
Susa literatura argitaletxea

Pernando Amezketarra duela 75 urte

Donostiako Iñaki Deunaren Irarkolan inprimatu zuten duela 75 urte Gregorio Mujikak idatzitako "Pernando Amezketarra: bere ateraldi ta gertaerak", lehendik ahoz aho erabilitako pasadizoen bilduma. Gregorio Mujikaren liburuari esker gure literaturako pertsonaia garrantzitsuenetarik bat bihurtu da Pernando (izatez Fernando Bengoetxea Altuna, 1764an jaio eta 1823an hila). Ondorengoak dira beste liburuok: Antonio Zabalaren "Pernando Amezketarra bertsolaria" (Auspoa, 1966); Anastasio Albisuren "Amezketako Pernando" (Kardaberaz liburuxkak, 1975); Joxantonio Ormazabalen "Pernando Amezketarra" (Elkar, 1981); Xabier Mendiguren Elizegiren "Pernando, bizirik hago oraindio" (Euskaltzaindia, 1989); Koldo Izagirreren "Fernandoren heriotza amezketarra" (Bertsolari liburuak, 1999); Antton Kazabonen "Pernando Amezketarra" (Sendoa, 2000).

Literatur Jazzak bi urte

Dagoeneko bi urte joan dira Bilboko Kalderapekon Literatur Jazza abian jarri zenetik. Denbora horretan idazle askok irakurri dituzte beren poemak, Libitum jazz hirukoteak lagundurik. Aurten Kirmen Uribe, Jon Benito edo Sonia Gonzalezek poema liburuak aurkeztu dituzte, eta Jose Luis Otamendi, Juanjo Olasagarre eta Pako Aristik ere errezitaldiak egin dituzte. Bi urteotan jende ugari bildu da Kalderapekoko emanaldiotara. Ekaina iristearekin bat, ikasturte honetako azken Literatur Jazza izango da ekainaren 12an (asteazkena) 20:15etan, Jose Luis Padronen "Zure bila itsasoa bidaliko dut" poema liburu aurkezpenarekin. Argitaldaria: Bermingham.

Efemerideak

1873 ekainak 9: Luis Eleizalde jaio zen Bergaran.

Agenda

Aitor Aranak "Historia lazgarria" liburua aurkeztu zuen ekainaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Iruñeko Xalbador liburudendan. Argitaldaria: Txalaparta.

Joan Mari Irigoienek "Lur bata haratago" nobelaren espainolezko itzulpena "Una tierra mas alla" aurkeztu zuen ekainaren 5ean 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Argitaldaria: Ttarttalo.

Aritz Gorrotxategik "Egurra Pinotxori" ipuin liburua aurkeztuko du ekainaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegian. Aurkezle gonbidatua: Harkaitz Cano. Argitaldaria: Alberdania.

Bernardo Atxagak "Euskal Herriaren lekua" hitzaldia eskainiko du ekainaren 6an (osteguna) 19:30etan Bizkaiko Batzar Nagusietako aretoan (Bilbo), Labayruren 25. urteurrenaren karietara. Antolatzailea: Labayru.

Josu Landak Odolbildua nobela aurkeztuko du ekainaren 6an (osteguna) 20:00etan Portugaleteko Zentru Zibikoan. Antolatzailea: Xaribari AEK euskaltegia.

Jose Luis Padronek "Zure bila itsasoa bidaliko dut" errezitala egingo du ekainaren 7an (ostirala) 19:30etan Zarauzko Olerti Etxean.

Ekainaren 9an (igandea) arratsaldeko 18:00etan, Getariko portutik hurbil den Balearen Faroan Aurelia Arkotxaren "Septentrio" libururaren irakurketa izanen da, euskaraz eta frantsesez, Théâtre du Rivage antzerti taldeak antolaturik Euskal Kultur Erakundearen gerizapean. Irakurleak: Maialen Torre, Pascale Daniel-Lacombe, Antonin Vulin eta Alain Lefevre.

Hasier Etxeberriak "Bost idazle" elkarrizketa liburua aurkeztuko du ekainaren 12an (asteazkena) 12:00etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Hasier Etxeberriak idazle hauekin jardun du berbetan: Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria eta Joseba Sarrionandia. Argitaldaria: Alberdania.


Nahi izanez gero, Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: