Literatur Emailuak
16 zenbakia: 2002ko maiatzaren 1ean
Susa literatura argitaletxea

Mikelazulo elkartearen Poesia Astea

Oreretako Mikelazulo elkarteak Poesia Astea antolatu du maiatzeko hirugarren asterako. Igor Estankonaren errezitala izango da maiatzaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Oreretako Zumardian. Miren Agur Meabe maiatzaren 16an (osteguna) 20:00etan Mikelazulo Elkartean. Kirmen Uribe maiatzaren 17an (ostirala) 22:00etan Mikela Zubian. Eta "Gu-lau: poesia ikuskizuna" maiatzaren 18an (larunbata) 22:00etan Niessengo plazan. Bestalde, Mikelazulokoek hilero (azken ostegunean) emanaldi bereziak egingo dituzte poema idatzi berriekin. Herriko hainbat lekutan posta-kutxak paratu dituzte, nornahik bere lanak utz ditzan, errezitaldietan irakurriak izateko.

Efemerideak

1864-maiatzak 4: Txomin Agirre jaio zen Ondarroan.

1908-maiatzak 5: Juan Inazio Goikoetxea "Gaztelu" jaio zen Gaztelun. Oh! Euzkadi aldizkarikoek elkarrizketa egin zioten 1980ko azaroan.

1910-maiatzak 5: Pedro Mari Otaño hil zen Argentinan.

1915-maiatzak 5: Pierres Larzabal jaio zen Azkainen. Teatroa.com gunean bere 18 antzezlan irakur ditzakezu.

1854-maiatzak 7: Arturo Kanpion jaio zen Iruñean. Korrok aldizkariak Okendoren eriotza Kanpionen lana kaleratu zuen 5. zenbakian.

Agenda

Josu Landak Odolbildua nobela aurkeztuko du maiatzaren 2an (osteguna) 11:30etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Aurkezlea: Xabier Olarra. Eta arratsaldeko 20:00etan Bilboko Likiniano Infogunean aurkeztuko du. Argitaratzailea: Susa.

Igela argitaletxeak bi nobela berri aurkeztuko ditu: "Hobe nuen etxean gelditu", Horace McCoy (F. Reyk itzulia) eta "Iruzurgilea", James M. Cain (Xabier Olarrak itzulia). Maitzaren 2an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitala egingo du Txantreako txosnetan maiatzaren 2an (osteguna) 22:30etan. Kitarra elektrikoa: Txomin Uribe (Piztiak). Zuzenean margolana: Josu Aranbarri. Maiatzaren 3an (ostirala) Ermuako Infreñu tabernan izango da 22:00etan..

Ander Iturriotzek "Mugaren ariketa" poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Juan Kruz Igerabide izango du aurkezle. Argitaratzailea: Elkar.

Jon Benitok Aingurak erreketan liburuan oinarritutako errezitala egingo du maiatzak 5ean (igandea) 18:00etan Altzako (Donostia) Txalaka elkartean, Ibon Egañak musikaz lagundurik.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: