Literatur Emailuak
14 zenbakia: 2002ko apirilaren 18an
Susa literatura argitaletxea

Palestina zauritua liburua osorik Interneten

Imanol Murua Uriak 1998an kaleratu zuen Palestina zauritua liburua, Euskaldunon Egunkariako kazetari joanda Palestinan bizi izandakoaren kronika eginez.. Hango gerra dela-eta, Susaren webgunean irakurgai jarri dugu osorik.

Efemerideak

1896-apirilak 18: Xabier Lizardi jaio zen Zarautzen. Donapaleu'ra yoan-etorria idazkia irakur dezakezu Literatur Aldizkarien Gordailuan.

1968-apirilak 18: Toribio Etxebarria hil zen Caracasen.

1944-apirilak 19: Abelino Barriola hil zen Paben, Espainiako Gerra garaian Donostiatik ihes egin ostean.

1944-apirilak 21: Ramon Saizarbitoria jaio zen Donostian.

Agenda

"Inoiz izan ez garenotan" (Karlos Linazasoro), "Agindutako Lurraren bila" (J.M. Mujika) eta "Larrepetit" (Pello Lizarralde) liburuak aurkeztu zituen Erein argitaletxeak apirilaren 16an Donostian.

Charles Bukowskiren "Pulp" nobela Josu Lartategik euskaraturik aurkeztu zuen Txalaparta argitaletxeak apirilaren 16an Bilboko Likiniano infogunean.

Xabier Mendigurenek "Errautsen distira" liburua aurkeztuko du Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan apirilak 19an (ostirala) 12:00etan. Aurkezpenean izango dira Luis Fernandez eta Josu Chueca.

Kaio luma zikina Gabriel Arestiren testuetan oinarritutako lana antzeztuko du Maskarada taldeak Donostiako Lugaritz kultur etxean apirilaren 19an eta 20an (ostirala eta larunbata) 20:30etan.

Toti Martinez de Lezeak "Euskal Herriko leiendak" liburua aurkeztuko du apirilaren 19an (ostirala) 12:00etan Gasteizko Casa del Libron; apirilaren 23an (asteartea, Liburu eguna) 12:00etan Bilboko Arenaleko karpan; apirilaren 24an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Erein.

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitala egingo du Larrabetzuko kultur etxean apirilaren 23ean (asteartea, Liburu eguna) 20:30etan. Kitarra elektrikoa: Txomin Uribe (Piztiak). Zuzenean margolana: Josu Aranbarri. Antolatzaileak: Arrekikili euskara elkartea eta Bihotz bakartien kluba.

Pako Aristi Literatur Jazza emanaldian izango da Bilboko Kalderapeko kulturgunean apirilaren 24an (asteazkena). Antolatzaileak: Alde Zaharreko Euskal Txokoa eta Lizardi AEK euskaltegia.

"Literatura eta umorea" Mondragon Unibertsitatean

Jon Alonsok "Umorea eta literatura: testu batzuk" hitzaldia eskainiko du apirilaren 22an (astelehena) 19:00etan. Arantxa Iturbek "Umorea behar da gero (euskal) idazlea izateko!" apirilaren 23an (asteartea) 11:00etan. Iban Zalduak "Irakurraldi bat euskal literaturaren umorearen eta ironiaren inguruan" apirilaren 24an (asteazkena) 11:30etan. Hitzaldi guztiak Eskoriatzako Humanitate eta Zientzien fakultateko areto nagusian izango dira.

"Piarres Laffiteren mendeurrena XX. mendearen lekuko"

"Kazetari-lan hautatuak" Elkar argitaletxeak kaleratutako liburuaren eta mendeurreneko ekitaldien aurkezpena apirilaren 22an (astelehena) 12:00etan. Pako Sudupe (prestatzailea) eta Xabier Mendiguren Elizegi (editorea).

"Piarres Lafitte, Europako eta Euskal Herriko aldaketen lekuko XX. mendean" mahaingurua: Piarres Xarriton, Xipri Arbelbide eta Xabier Mendiguren Elizegi (moderatzailea). Apirilaren 23an (asteartea) 19:30etan.

"Lafitteren pentsamendu politiko-soziala eta Hegoaldeko abertzaleekiko harremanak": Pako Sudupe, Amelia Hernandez eta Joxe Azurmendi (moderatzailea). Apirilaren 25ean (osteguna) 19:30etan

"Piarres Lafitteren itzala gaur egungo Ipar Euskal Herrian": Luzien Etxezaharreta, Emile Larre, Emilio Lopez Adan (moderatzailea). Apirilaren 26an (ostirala) 19:30etan. Ekitaldi guztiak Donostiako KM kulturunean izango dira.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: