Literatur Emailuak
7 zenbakia: 2002ko otsailaren 28an
Susa literatura argitaletxea

Ustela Saila argitaletxea sortu zela 25 urte

Panpina Ustela aldizkaria 1975eko urtarrilean sortu zuten Bernardo Atxagak eta Koldo Izagirrek. Bi zenbaki gehiago izan zituen ondoren: Zorion Ustela eta Mermelada Ustela (biak 1976an). Aldizkaria amatatu zen, baina Ustela izenak jarraitu zuen, 1977ko martxoan Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak Ustela Saila argitaletxea abian jarrita. Zazpi urtetan 19 liburu kaleratu zituzten, denak berriak, Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako" nobelaren bigarren argitalpena izan ezik. Koldo Izagirreren Oinaze zaharrera poema liburua izan zen Ustela Saileko lehena, Juanba Berasategiren marrazkiez apaindua; eta azkena, 1983ko abenduan, Jose Luis Otamendiren Azken undinaren kaira (poemak, eta amaieran antzezlan bat), Carlos Martinez Gorriaranen marrazkiez. Bi horiek, lehena eta azkena, osorik eskaintzen dizkizugu Interneten apirileko Liburu Eguna bitartean. Ustela Sailak hamabi idazleren estreinako liburuak plazaratu zituen: Joxe Austin Arrieta, Juan Inazio Garmendia, Jon Casenave, Mattin Larzabal, Pello Lizarralde, Maripi Solbes, Gabriel Korta, Daniel Garbizu, Alex Azkue, Jose Luis Otamendi, Rafa Egiguren eta Jon Iñaki Lasa.

Efemerideak

1899-martxoak 1: Aingeru Irigarai jaio zen Beran. Ikus: Bidegileak (Kike Diez de Ultzurrun)

1869-martxoak 3: Emeterio Arrese jaio zen Tolosan.

1921-martxoak 4: Mixel Labegerie jaio zen Ustaritzen. Ikus: Bidegileak (Mixel Itzaina)

1933-martxoak 6: Mikel Zarate jaio zen Lezaman. Ikus: Bidegileak (Joseba Butron)

Agenda

Jasone Osorok "Korapiloak" liburua izango du hizpide otsailaren 27an (asteazkena) 20.00etan Deustuko Irakurlearen txokoan. Hitzaldia Bidarte etxean izango da. Antolatzailea: Berbaizu euskara elkartea.

Bihotz Bakartien Klubak "Sarri gure artean" errezitala eskainiko du Gasteizko gaztetxean otsailaren 28an (osteguna). Joseba Sarrionandiaren narrazio eta poemak oinarri hartuta irakurraldi musikatua izango da.

Harkaitz Canok New York izango du solasgai Berako udal liburutegian martxoaren 1ean (ostirala) 19:30etan, "Piano gainean gosaltzen" liburuaren aurkezpenean.

Mikel Tabernak Txokolatezko dinamita liburuari buruz berba egingo du martxoaren 6an (asteazkena) 19:30etan Getxoko Irakurzalearen Txokoan (Itsasgane, Karitate kalea 1) Antolatzailea: Getxoko Bizarra Lepoan Euskara Elkartea.

Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarrik, Bide Ertzean talderarekin batera, Ibiltarixanak ikuskizuna eskainiko dute Azpeitian martxoaren 8an (ostirala) 21:00etan.Tokia: Aitonenako hitzaldi aretoa Antolatzailea: Uztarria Kultur Koordinadora

"Diapoesia: ikusteko poemak eta entzuteko irudiak" Azpeitiko hiru gazteren eskutik (Igor Aranbarri, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Kepa Urbieta) martxoaren 9an (larunbata) 19:30etan Azpeitiko Orkatz elkartean.

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitala egingo du Lekeitioko Jubilatuen Egoitzan martxoaren 9an (larunbata) 20:30etan. Kitarra elektrikoa: Txomin Uribe (Piztiak). Zuzenean margolana: Josu Aranbarri.

Edorta Jimenezek Euskalduna revisited

Edorta Jimenezek poesia lan berria sortu du: Euskalduna revisited (40 orrialdeko liburua).Susa argitaletxeko dendan edozein liburu erosita, doan jasoko duzu mundakarrarena. Amukoak sailean idazle hauen opariak dituzu: Juan Luis Zabala, Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Xabier Gantzarain, Itxaro Borda eta Pako Aristi.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: