Literatur Emailuak
5 zenbakia: 2002ko otsailaren 14an
Susa literatura argitaletxea

Plazara literatur aldizkarien gordailuan

Irungo Udaleko Euskara Kontseiluaren ekimenez (gero Euskara Batzordea deitua), 1985eko udaberrian abiatu zen Plazara aldizkaria. Itxura batean Bidasoaldeari lotutako agerkaria, berehala igartzen da hori baino gehiago dela. Bidasoaldeaz idatzitako atal finkoez gain (Mariano Izetaren kronikak, Loidi Bizkarrondoren toponimiari buruzko lanak, bailarako herri-kronikak), beste bi alorrek indar handia hartuko dute berehala: alde batetik, euskal kulturan eragile izandakoei egindako elkarrizketek eta, bestalde, literatur lanek, prosazkoek zein poesiazkoek. Ipuin edo poemaren bat argitaratutako idazleen zerrendak gure literatura ia bere zabaltasun osoan hartzen du, eta zenbaiten kasuan lehen agertokia izan da Plazara, zuzenean edo bere literatur lehiaketaren bidez. Plazara-k 20 zenbaki (bat bikoitza) atera zituen 7 urteko ibilbidean (1992ko udazkenekoa da azkena) hiru hileroko maiztasunarekin. Hona zenbait idazle: Inazio Mujika Iraola, Felipe Juaristi, Juan Kruz Igerabide, Joxerra Gartzia, Juan Garzia, Anjel Lertxundi, Juan Luis Zabala, Patziku Perurena, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Xabier Mendiguren, Juanra Madariaga, Jean Louis Davant, Pako Aristi, Joxean Sagastizabal... Bidasoaldeko lan talde finkoak (Junkal Motxaile, Pako Carrillo eta Larrukert aita-semeak arlo grafikoan; Jose Antonio Loidi, Txomin Sagartzazu, Txema Egiguren...) hasieratik bi arduradun izan zituen, eta era berean kazetari: Jorge Gimenez Bech eta Joxan Elosegi.

Efemerideak

1586-otsailak 15: Jacques Bela zuberotarra jaio zen.

1903-otsailak 16: Etienne Salaberri jaio zen Heletan.

1826-otsailak 17: Mixel Elizanburu jaio zen Heletan. Euskal testuen gordailuan bi liburu irakurriko dituzu: Lehenagoko Euskaldunak zer ziren (1889) eta Frantziako hirur Errepubliken ixtorioa laburzki (1890).

Agenda

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitala egingo du Bilboko Kafe Antzokian otsailaren 13an (asteazkena) arratsaldeko 20:00etan. Kitarra elektrikoa: Txomin Uribe (Piztiak). Zuzenean margolana: Josu Aranbarri.

Joxe Iriarte Bikilaren "Ekaitz aroa" liburuaren aurkezpen-solasaldia Irungo Kabi-Gorri ateneoan otsailaren 14an (osteguna) arratsaldeko 19:30etan. Bertan izanen dira egilea eta Txalapartako editorea.

Xabier Montoiaren "Baina bihotzak dio" ipuin liburua aurkeztuko du Elkar argitaletxeak otsailaren 15ean (ostirala) goizeko 11:00etan Iruñeko Xalbador liburudendan.

Juanjo Olasagarrek "Bizi pusken artean" errezitala egingo du Bilboko Kalderapekon otsailaren 20an (asteazkena). Bizi puskak eta Puskak biziz liburuetako poemak irakurriko ditu. Literatur Jazza ekimenaren barruan, Libitum jazz bandarekin arituko da. Lizardi AEK euskaltegiak eta Bilbo Zaharreko euskal txokoak antolaturik.

Jon Benitok Aingurak erreketan errezitala egingo du otsailaren 21ean (osteguna) 19:30etan Oreretako Mikelazulo elkartean, Ibon Egañaren musika laguntzaz.

Ahotsa da gizakien sukaldea

Harkaitz Canoren azken lana, Ahotsa da gizakien sukaldea, 40 orrialdeko narrazioa da..Susa argitaletxeko dendan edozein liburu erosita, doan jaso dezakezu Harkaitz Canorena.

Amukoak sailean idazle hauen opariak dituzu: Juan Luis Zabala, Jose Luis Otamendi, Edorta Jimenez, Koldo Izagirre, Xabier Gantzarain, Itxaro Borda eta Pako Aristi.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: