Literatur Emailuak
zero zenbakia: 2002 urtarrilak 10
Susa literatura argitaletxea

Aurkezpena

Literatur ekimenak iragartzearren sortutako e-posta bidezko albistegia da Literatur Emailuak. Susa argitaletxearen web guneko berritasunekin batera, idazleen hitzaldien zein errezitaldien albisteak emanen dizkizugu. Efemeride sail bat antolatu dugu, euskal idazleak gogora ekartzeko.Eta beste web gune batzuetako edukiei erreferentziak egiten saiatuko gara. Astero-asteroko albistegi hau jasotzea hautazkoa denez gero, hurrengo Literatur Emailuak jaso nahi ez badituzu, bidal iezaguzu mezu bat. Zure adiskideren bati bidal diezaiogun nahi izanez gero, jakinaraziko diguzu haren e-posta helbidea. Mila esker aldez aurretik. susanews@armiarma.eus

Efemerideak

1899-abenduak 19: Nemesio Etxaniz jaio zen Azkoitian. Nemesio Etxaniz: XX. Mendeko Poesia Kaierak (Koldo Izagirreren edizioa).

1965-abenduak 20: Salbatore Mitxelena hil zen Suitzan. Salbatore Mitxelenaren poemak irakurri eta entzun nahi badituzu: XX. Mendeko Poesia Kaierak .

1972-abenduak 28: Jon Mirande hil zen Parisen. Txomin Peillenekin batera Igela aldizkaria sortu zuen. Bere gutunak irakurgai dituzu.Txomin Peillen, Jon Etxaide, Andima IbiĻagabeitia, Jokin Zaitegi, Xabier Kintana eta Andolin Eguzkitzari igorritakoak.

1920-urtarrilak 4: Jean Diharce "Iratzeder" jaio zen Donibane Lohizunen. Irakurketa proposamenak: XX. Mendeko Poesia Kaierak

Beste efemeride batzuk: 1983ko urtarrilaren 7an hil zen Joan Inazio Goikoetxea "Gaztelu"; 1888ko urtarrilaren 8an jaio zen Julene Azpeitia; 1935ko urtarrilaren 9an hil zen Jean Etxepare Bidegorri; 1988ko urtarrilaren 11n hil zen Piarres Larzabal.

Agenda

Kirmen Uribek errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 17an (osteguna) Durangoko Berbaro tabernan. Bitartean heldu eskutik liburuko poemak irakurriko ditu. Txomin Uribek lagunduko dio kitarra elektrikoaz, eta Josu Aranbarrik mural bat margotuko du bitartean. Antolatzailea: Kultur errota.

Jon Benitok Aingurak Erreketan errezitaldia egingo du urtarrilaren 25ean (ostirala) Zarauzko Olerti etxean (Nafarroa kalea, Sanz Enea),.arratsaldeko 19:30etan.

Jose Luis Otamendik Poema Politikoak errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 30ean (asteazkena) Bilboko Kalderapekoko Literatur Jazza emanaldia. Arratsaldeko 8etan izan ohi dira Literatur Jazza saioak. Antolatzailea: AEK Lizardi Euskaltegia eta Bilboko Alde Zaharreko Euskal Txokoa.

Orain internetez eros ditzakezu Susak argitaratutako liburuak, oso erraz. Susako liburu guztiak dauzkazu eskura interneteko dendan.

Bidalketa gasturik ez duzu izango. Aise erosi eta segurtasunez ordain dezakezu zeure banku txartelaz (edozein dendatan egin ohi duzun bezala).

Eta erosketa bakoitzarekin opari bat hartuko duzu: amukoak bildumako liburuetatik zeuk aukeratu doan.

Amukoak: lehendik argitaragabeak

Susaren interneteko dendan baino aurkituko ez dituzun liburu berriak (eta lehendik argitaragabeak) dira amukoak bildumakoak. "Euria ari du" (Juan Luis Zabala), "Poema politikoak" (Jose Luis Otamendi), "Euskalduna revisited" (Edorta Jimenez), "Euskal Herriko balneario batean" (Koldo Izagirre), "Lisboa min" (Xabier Gantzarain), "Ahotsa da gizakien sukaldea" (Harkaitz Cano), "Songs from Ithaka" (Itxaro Borda) eta "Amodio gaiztoen liburua" (Pako Aristi).

Poemak entzungai

Poemak entzuteko: audioak: Xabier Aldai, IĻigo Aranbarri, Jon Arano, Gabriel Aresti, Joakin Balentzia, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Rafa Egiguren, Manex Erdozaintzi-Etxart, Nemesio Etxaniz, Koldo Izagirre, Edorta Jimenez, Gabriel Korta, Xabier Lizardi, Juanra Madariaga, Salbatore Mitxelena, Xabier Montoia, Juanjo Olasagarre, Orixe, Jose Luis Otamendi, Andoni Tolosa, Jokin Zaitegi.

Literatur Aldizkarien Gordailua berritzen

armiarma.eus web gunean literatur aldizkari gehiago argitaratzen hasiko gara laster: astero bat. Datorren astean: Garziarena Berria.

Hamasei aldizkari osorik irakur ditzakezu orain: Igela, Ustela, Pott, Oh! Euzkadi, Susa, Xaguxarra, Txistu y TamboliĻ, Kandela, Korrok, Ttu-ttua, Txortan, Porrot, Literatur Gazeta, Mazantini, Garziarena, Zantzoa.

literatur albistegi hau zure adiskideren batek jaso dezan nahi baduzu,
bidal iezaguzu bere helbide elektronikoa hona: susanews@armiarma.eus