PAUL ÉLUARD

kronologia laburra

 

1895: Paul Éluard (Eugène Grindel) abenduaren 14an jaio zen Saint Denis-en. Éluard izena amonaren abizenetik hartu zuen.

1912: Biriketako arazoengatik, Suitzara joan zen oporretan amarekin. Sasoi hartakoak dira Éluardek idatzitako lehen poemak. Abenduan jakin zuten tuberkulosia zuela. 1914ko apirilean osatu zen.

1913: Abenduaren lehenean, idazlearen lehen argitalpena: "Premiers poèmes", Paul-Eugène Grindel sinadurarekin agertua.

1914: Abuztuaren 3an armadara, Somme-eko ospital militarrera. Frontera erizain bidali zutelarik ezagutu zituen gerrako sarraskiak.

1916: Abuztuan, frontean, hamar poemako argitalpen bat prestatu zuen: "Le devoir", lehenengoz Paul Éluard sinadurarekin (17 kopia egin zituen).

1918: "Les poèmes pour la paix" argitaratu zuen, 1919an André Breton, Louis Aragon eta Philippe Soupault idazleei erakutsi ziena. Surrealismoaren sortzaileak izango ziren.

1920: Dada garaia Parisen; mugimendua 1916an Tristan Tzarak sortu zuen, eta Parisera joan zen 1919 amaieran. Éluardek Proverbe aldizkaria sortu zuen.

1923: Éluard haserretu egin zen Tzararekin Théâtre Michel-en.

1924: "Mourir pour ne pas mourir" argitaratu zuen, esanez bere azken liburua izango zela. Zazpi hilabeteko bidaia hasi zuen, Marsellatik abiatuta, munduan barrena. Urrian itzuli zen Frantziara, eta Anatole France-ren aurkako "Cadavre" panfletoan parte hartu zuen. Mugimendu surrealistaren indarrean hasiko da, lehen manifestua argitaratzearekin.

1926: "Capitale de la douleur" argitaratu zuen. Alderdi Komunistan izena eman zuen, surrealista lagunekin batera. 1933an utzi zuen, eredu sobietarrarekin ados ez zegoelako.

1937: "La victoire de Guernica" poema argitaratu zuen.

1940: Résistance-ko poeta; Frantzia okupatuan era klandestinoan argitaratu zuen "Le livre ouvert".

1942: Klandestinoki argitarartu zuen "Poésie et Vérité", bere poema ezagunenetarik izango zena tartean: "J'écris ton nom (Liberté)". Éluard berriro itzuli zen Alderdi Komunistara.

1952: Azaroaren 18an hil zen, bihotzekoak jota.

 

 

"Paul Éluard / Poemak" orrialde nagusia


www.susa-literatura.eus