Begirozute, pikadoriak
Jaunak, seguru nago, gaur arratsaldian pikadoriak ondo portatu baziran, festa ederra izango zan, zezen onak ziran; bañan, pikadoriak? Beti pikardiyan! Zezen bat on samarra irtentzen danian, etzaiozka jarritzen aurreko aldian, nola itzul egiña dakaten artian. Eta suertatzen bada txiripa batian zezen bat txit brabua bere errabiyan, pikara sartzen dana furiya aundiyan, zer egiten diyote? Urrengo sartzian pika jartzen diyote besoen gañian; eta sartu ezkero pika beiñ andikan, zezen gizarajuak ez du indarrikan, kojo gelditutzen da beso artatikan, eta berriz pikara egotsigatikan, ez diyo zaldiyari sartzen adarrikan, beso-buruban dakan eridagatikan; bañan presidentiak ala pikatzian deituko baliyoke instante batian, eta bere aurrera etortzen danian esango baliyoke «¡Atienda V., perillán: por haber espaldillado de ese modo al animal, 300 reales de multa! Y páguelos sin replicar, y tenga V. mucho cuidado en no volver a espaldillar, porque entonces, se lo advierto, multa doble recibirá.» Gaur egin baldin bazan ori Donostiya'n orduban seguru naiz, txit seguru, biyar ez pagatziagatik iru eun errial, pikatuko zutela biar dan legian. Bañan gaur orren ondo nola irten diran, pikatuko dituzte gaur bezela biyar. Au aritu niyon nik atzo arratsian gizon sudur motz bati taberna batian. |