Somaketa
Nere bata ta biya da somatzen errexa dana, bara zerorrek dauzkatzu esku bakoitzian bana. Bata ta laba da berriz Gipuzkoa'ko erri bat, zeñetan arkitutzen dan beste iñon ez dan arri bat. Nere iruba ta laba berekiñ daukan diruba, ontzat artzia erozeñek ez da gauza seguruba; batez ere baldin bada baliyo aundiko moneda, ez du gutxik galdetuko «Au gero fiña ote da? Ez da txit katolikua; zer derizkitzu, Inaxi?» «Neri? Faltsua derizkit». «Eta zuri, andre Graxi?» «Arrira bota zazu ta soñuba egiñ-arazi; ez badu soñuba fiña, ganbiyatutzen ez asi.» Iruba eta bigarrena da gizonaren desditxa, ala pegatzen zaiona nun balitzake tximitxa; pegatzen da txit errexa, apartatutzen txit gaitza; alako asko izatetik Jaungoikuak libra gaitza. Zer afariya!! Ogiya, botilla bat ardo eder, ta ongi jarriyak lautxo bat nere iruba bi bider. Batari eta biyari laugarrena itxeki-ta, beste asko're bai baño donzella da txit polita. Eta da nere guziya desiatuba, gauz ona; indartsu arkituko da berekiñ naukan gizona.
* * *
Somaketa onentxen itza, saiatu zaitezte denak, propina asko izango du zer dan asmatzen dubenak. Logratzen duben arentzako daukazkit siñalatubak loteriyako lau billete... oraiñ bi urte artubak.
Bilintx
* * *
Ez det jarri Bilintx ori, somaketa neronek sortuba dan patxandiyaz. Zer erregalua!! Baizik eta jarri det, asmatzia logratu duben arrek jakin dezan norengana biar duben giyatu, menturaz nai balu egin billete oien jabe. (1)
Teatroko dendan, zeiña ikusten dan aspaldi guziyan kale nagusiyan, aurreko etxearen etxe eder aren beraren onduan, paper abek duan an ematen dira; ez iritzi mira, ez milagro egiñ, egiya da berdiñ. Eta balitz norbait badakanik zerbait duda gauz orretan, bijua ta bertan artuko du proga au ez dala droga, baizikan egiya, ta egi garbiya. Bara au diyonak, konseju txit onak txiki-txikitandik gurasuakgandik artubak izan-ta, ez daki saiatzen iñor engañatzen gezurrak esan-ta.
(1) Inoxente-egunian emango diyozkat. |