Zenbait damaren esker txarra
1 Atzo, probetxu gabe, etxeko auzuan, egondu nitzan zure zai egun osuan; gaur suertez ikusitzen zaitutan kasuan, itz egiñ biar dizut izketa gozuan.
2 Zeiñ-ta politak diran arrosa, jazmiña, azuzena, liriyo eta klabeliña, danak bat egiñta're ez dirade diña igualatzeko nere maite atsegiña.
3 Nai det jakiñ dezazun oraiñ beriala txit asko nai dizutan neskatxa zerala; gaur zu ikusitziak poztutzen nau ala, nun iruritzen zaitan jai aundi bat dala.
4 Au da mundu guziyak ongi dakiyena: zu zerala dama bat grazi utsa dena; bat oietan badezu erotzen naubena, artan arkitzen dizut grazirik geiena.
5 Izan ere gorputza dezu aproposa, ikusi utsarekiñ ematen du poza; beste iñor ez dala zu beziñ airosa, erri guziyan dago banatuba boza.
6 Patxaran ibiltzia dago gaur bolaran, pausaje fiña oraiñ zergatik moda dan; eta zu ikustia modako patxaran, ez dakizu neretzat nolako ditxa dan!
7 Nik esan ta zuk jakiñ biazu ezikan lau andregai dakazkit artu nai ezikan; ezkonduko nitzake gaur bertan kasikan, besterekiñ ez bañan zurekiñ pozikan!
8 Amoriyorik gabe pasatu eziñez, nik damak maite ditut, aitortzen det ziñez: begiyakiñ guziyak, milla bai mingañez, bañan biyotzarekiñ zu besterikan ez!
9 Zu zera, bai, zu zera, damatxo maitia, nere desiuaren zeruko atia; biyotz onez nerekiñ bat egiñ zaitia, eta biziko zera kontentuz betia.
10 Ortarako aguro genuke eguna, nik nai detana balitz biyok nai deguna; bañan zure asmua da txit ezaguna ez dezu estimatzen nere naitasuna.
11 Ditxa bat ez dit opa fortuna zekenak, negarrez daramazkit ordurik geienak; eziñ aundiyagoko oñaze ta penak, sufritutzen bizi naiz zuregatik denak.
12 Miñ abetaz kupitzen ez baldiñ bazera, nere buruba nua betiko galtzera Matxo'ra iyoko naiz andik botatzera, duben altubenetik Gaztelu atzera.
|