Aurkibidea


Zenbaki hartako beste artikuluak

  • Azal erabat berriztailea aste hartakoa. Ebakigarri bat ageri zen azalean, Francoren alabaren kontura sariketa berezia antolatuz. Barruan zetorren azalpena: «Zein jantzi doakio Villaverdeko markesari? Moztu, moztu... eta jantzi, zerorrek ikusiko duzu zein doakion ondoren. Bidal iezaguzu markesa zuk egokien ikusten duzun jantziaz eta guk pentsatzen dugun bera baldin bada, Z. ARGIAk oparitxo bat egingo dizu».

  • Lau aste lehenago Saizarbitoriak eta Izagirrek argitaratutako «Presente abandonatuaren museoan» dela eta, Atxukarrok berak erantzun luzea argitaratu zuen «Irakurleak mintzo» sailean. Eskuizkribua bidali omen zuen, «r» kakotxdunak eta guzti. «Beste asko bezela nere tresna zaar leku ortara zuzentzen giñala telefonoz esan omen zenidaten Zeruko Argiatik zetoztela. Orixe da nik entzun ez nuena, edo ulertu ez nuena, orratx. Beste asko bezalaxen artuak izan ziñaten, au ta ura ta beste erakutsiaz. Gero, patxadan exeri eta berriketa aldia egin genuen. Zinta magnetofoia jarri zenuten martxan, esaten nizuela, e, zertarako da ori. Au, ba gure artean entzuteko, Goierriko euskera entzun ala izateko. [...] Gero, zer dek eta, aldizkarian argitaratu. Ori ez da barkatzekoa ere, nik uste nuan ba nolanaiteko itz eta txepelkeri aiek Zeruko Argian azaldu behar zutenik. [...] Nai dezuenian etorri, zinta eta tresna gabe. Tortillatxua izango da berriz ere eta».

  • Beltzaren artikulua Italiako Brigada Gorriei buruz.

  • Alvaro Matxinbarrena «Ikusi Nakusi» sailean:



  • Joxanton Arzeren «Hitzez eta hotsez» ikuskizunari buruz, bi orrialdeko kronika idatzi zuen Iñaki Zubizarretak.

  • Iñaki Zabaleta idazlearekin elkarrizketa, «Nire kezken erreten» poema liburuaz Xalbador saria irabazi zuela eta.

  • Luis Mari Mujikaren «Herria eta bidea» liburuari buruzko kritika, Ederzalek sinatua.

 

 

Zeruko Argia
781. zenbakia
1978-04-23

  Baietz astea gaizki bukatu

  Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna