Aurkibidea


 

Hi haiz gizarajoa hi, oraindik bigarren 20 N besterik, ez, eta igandean tokatu behar. Elizkizunik ere atera ezin, Elizak ez baitik ingaderoko alaitasun liturjikoa hire heriotzaren oroitzapenak esakatuko lukeen barnebilkuntzarekin konprometitu nahiko.

        Ia hire falta nabari dugula esango genikek. Gu bezalako tristeon plazerra igarotzeko oinazearen oroitzapenean baitatza. Bai, plazerra zoko batetan eseritzea, begiak herstea, eta azkeneko enpastearekin dentistarenean zeinen gaizki pasa genuen akordatzea baita, edo goizeko hiruretan aszensorearen hotsa entzutean sentitu ohi genuen sabel martirizatuaren bihurriketaz, edo aldian haietaz, Sammuelsonen economia modernoa ere izkutatu nahiean hire mutilek gure biblioteka poluzionatuegia aurki ez zezaten.

        Hori zor diagu. Urrutiratu haizela pentsatzearen plazerra, benetan orgasmatikoa geuk urrutiraeraztea izango bazen ere, pobreok plazer pobreekin konformatu behar. Bestalde gure esku zeuden beste forma guztiak ere probatu genizkian, haien artean gu geu urrutiratzea baina alferrik.

        — Besteak berriz altura hartatik mutturrez lurra jotzeko lana hartu eta, zera, Gernikako sua eskaintzeko.

        Bai, guk serio hartzen haugu, apur bat mundu guztiaz deskojonatzen bagara ere, hi berriz ezin txantxetan hartu. Gehiago esango diagu, apur bat txundituta gelditu gintuztean izoztu eta egin hizkiaten putada guztiak egin ondoren Madrid guztia Plaza de Oriente eta guzti, hire gorputz aurrean kola eginez txiste kontatzen eta kajari edo baltsamenduari buruz gomentario ironiak egiten ikusi genuenean (guk bezain ondo dakik zelako irresposableak diren madrildarrak). Beharbada potroz gu baino hobeto jantziak zeudek espainolak, baina hala ere nolako azkar jarri diren en vida del dictador eta holakoak esatera. Guk, berriz, ezin galdu betidanik izan diagun errespeto hura.

        Hire laguna, etorkizun kontrariatua, Carrero alegia, kanpaindorrera bidali ondorengo katxondeoa bezala. Hura ere geuk hartu genian serioen, gaiztakeria gureetakoek egin bazuten ere. Ezin diagu aeroplano eta teilagainetako txisteaz farrik egin, jelatu egiten zaiguk. Nahiago diagu begiak hertsi eta hi, zuek, seguiré empuñando con mano firme el timón de la patria eta esaten zenituztenak hor ondoan egongo bazinaten bezala esaten imajinatzea. Askotan begiratzen diagu telebistaren pantaila itzalia hi pantanoak inauguratzen ikusteko («Paco Pisiñas», heure herritarrentzat) edo ordungo elizkizunak presiditzen, gero urruti zaudelako pozik gabeko plazer tristea sentitzearren. Urrutira begiratzen dakien herriaren plazer tristea agian gurea, azken finean —goizean aszensorearen hotsarekin esnatzea bezala, bizi garen bitartean galduko ez dugun erreflejoa— benetan ez zaretela joan, hemen zaudetela, eta probreontzat beti daudela sufrimendu forma berriak itxoiten jakiteak kondizionatzen duena.

 

KOLDO IZAGIRRE

RAMON SAIZARBITORIA

 


 

Ea zer egin diogun jendeari astero gurekin sartzeko, joder astero karta; bat, eta hemen jendeari izkribatzea kostatzen zaiona kontutan harturik seinale grabea derizkiogu. Ama ere preokupatua baitugu, gure familietan ez dela inoiz ere eskandalorik izan, eta pobreak baina ondratuak, eta zer esango dizuegu, ba, badakizue nola den ama bat plan horretan jartzen denen. Zuek esango diguzue zerk kabreatzen zaituzten hainbeste jende kabreatzeko ez baitu paperetan gastatzeak pena merezi. Eta penak direla eta zera alegia, lehenagoko Z. Argia gehiago gustatzen zitzaizuenek badakizue nola orain hainbeste periodiko euskaraz eta hori guztia, ba, ondo izkribatzen zutenak eraman egin dituzte profesional bezala; eta beti bezala, hemen ikasten dihardugunok, edo hain listoak ez garenok geratu behar. Enfin hemendik ere bidaltzen bagaituzte, eta ia zer egingo duten zuek baja ematen jarraitzen baduzue, berriz ere giltza hartu eta komunetako hormetan pintatzera. Hau bizimodua, oraingoa ere baietz gaizki bukatu.

 


 

Berriz ere milenarioarenarekin. Ea zergatik ez garen apuntatzen gazteleuskararen omenaldira, ea zergatik ez ditugun geure postura erradikal-chauvinista hauk uzten eta hori dena. Eta guk, ezetz, eta are gutxiago erregeak telebistaz begiak irekerazi zizkigunetik. Hara nondik nora enteratzen garen orain Espainiako lehendabiziko poetaren euskalduntasunaz. Nondik nora dakigun orain gure euskara idioma ezkerra. Juan Carlosek lapsus memoriae edo dislexia diskreto batek kausatua edo subkoszienteak eragina nork daki esan zuen bezala 997gn urtean gaztelaniarekin batera, ez lehenago ez beranduago, paperetan eta Errioxako lurraldeetan zegoen idatzia. Ez zitzaigun horrelakorik esan guri eskoletan eta jainkoak daki batetik baino gehiagotatik pasatakoak garela.

        Eta begira nondik susmoa dugun orain Gonzalo de Berceo ez ote zen dotoreago egiten zuela eta, gaztelaniaz eta alenjandrinotan (sakrebleu!) izkribatzeari, ekin zion horietakoa. Iturri historiko berbera beraz gaztelaniaren kultur traizio milenarioaren eta euskararen lotsa milenarioarena.

        Ezetz beraz. Ez, Bilintxen Kontxesirentzat irakatsi beharrean, Helo helo por do viene el infante vengador ikastera behartu gintuztelako. Eta gaztelaniak ez du kulparik izango, eta jende ondratu asko ere bada Valladolideko gaztelaniaz mintzo dena, baina pare bat gauza ahazteko denbora hartu bitartean utz gaitzazue zelabrazioekin pakean.

 


 

Lertxundi ETAtik PCEko idazkaritzara.

        Honelakoak, gezurra izan gabe, gezurretara eramaten duten bultzadatxo horietako bat izan ohi dira. Lertxundiren ex-ETA izate baldintza, gutxiagoko aipatu den ex-apaizgai izatea bezala, eda euskara ikasitakoa, kasualitate huts mailan jarri dela deritzaigu; PCE klubera joan eta guztien arten begiak hertsita ETAn ibilitako bat ukitzea balego bezala.

        Idazkari izateka ex-ETA izatea, PCEk Euzkadin eskatzen zuen kondizio beharrezkoa izango zen ziur asko; guri edozertarako fe de vida eta partida de nacimiento, batzuetan legalizada eta besteetan legalizada eta legitimada eskatzen zaigun bezala. Denbora gutxi baino lehen, partidu guztietako idazkariak ETAtik pasatakoak eta gehienak apaiztegitik irtendakoak izango dira; lehendabizikoa kondizio sine qua non izango delako, eta bigarrena, herri honetan hau eta ni ez beste gehienak hortik pasatakoak direlako.

        Eta PCEk ere hori behar zuen, idazkari presentable bat ETA-tik pasatakoa beraz, batez ere langileriaren problematikaz jabetu zenean PCEra pasatu zela esateko, eta harritzekoena aurkitu egin duela. Hori ere, bai.

        Dena den zorionak Lertxundiri, eta ea Ormaechea zaharra bezain dorpea ez den. Ez litzateke zaila ETAn ibilia den norbaitentzat.

 


 

Azkenean, topatu zuen bere ama. Pozik zegoen Marco gizarajoa, eta askoz pozikago larunbatero torturatzen zituen obserbatzaile politikoak. Izan ere, azaldu baita por fin saltsa guztia, eta argi eta garbi erakutsi dute, bai Marcok eta bai bere agente Amediok, nori egiten zioten jokoa, noren interesak defendatzen zituzten: bezperan (dena oso ungi prestatua) ama aurkitu, Plaza de Orienteko manifestapenerako punta puntuan. Haurrek (eta obserbatzaile politikoek) ikusi ez dutena istoriaren benetako bukaera da: Italiara itzultzen zirelakoan mundu guztia engainatu, eta Azaroaren 20rako Barajasen presentatu. Baina ez zuten kontutan hartu asteburu hartan aideportuetako langileek greba egin behar zutela, Urgentziazko kasua bezala nahi zuten pasarazi Fuerza Nuevakoek, baina greba komiteak bereari eutsi zion. Mehatxuak hasiak dira, eta errepresaliak espero dituzte.

 

Zeruko Argia
762. zenbakia
1977-11-27

  Zenbaki hartako
beste artikuluak