—1896 Maule—

 

Kantore berri batzu

 

Hippolyte Pie "Hazpandarra"

 

                    1

Kantore berri batzu nahi tut paratu,

Duela ehun urthe zer zaikun gerthatu,

Erlisionia nahiz bethikotz kasatu,

Frantses aphez guziak zituzten zerratu,

Erreboluzionia baitzuten altxatu.

 

                    2

Giristino guziak ziren penatuak,

Zeren aphez guziak ziren kasatuak,

Berthutezko bideak oro trabatuak,

Estranjeren pasaiak zauden zerratuak,

Zohana ere altxatzen laster justiziak.

 

                    3

Ziburutik Urruñala da Beltchaenea,

Orduan han zen Pinet eta Konpainia,

Hantik egin arazten anhitz desmasia,

Iguzki sar aldea soldadoz bethia,

Ikharagarri baitzen orduko bizia.

 

                    4

Etsenplu bat handia badugu Saratik,

Larrondo-Zaharreko alabaren ganik,

Aita Michel Larralde, (Beltxa) gain emanik,

Sorthua zen Gaxina, ama Luc baitharik,

Burhaso lejitimo elizak eginik.

 

                    5

Hamazazpi urtheko neskatxa gaztia,

Onheski lakhet zaion bethi bizitzia,

Bai eta kofesatzen usu ibiltzia,

Frantzian ezin bertzez aphezik izaitia

Berako komentuan zen abiatia.

 

                    6

Pinet jaun gaztiari zaien gogoratu,

Bere armada zuen Berara segitu,

Bai eta mementoan komentuan sarthu,

Madalena Larralde han zuten kausitu,

Eta ordu berian presuner altxatu.

 

                    7

"—Zertan zabiltza hemen neskatxa gaztia,

Manua dugu orai zu arrastatzia,

Frantzia et'Espainia arras nahasia,

Pasatu othe daikuzun zerbeit malezia,

Garbiki zaite mintza erranez egia.

 

                    8

—Afera horietan ez naiz okupatzen,

Nihoren enganatzen ez bainiz usatzen,

Zeren gure herrian aphezik ez baitzen,

Nere kontzientziaz kofesatzen nintzen

Fededunen legiak hala du manatzen.

 

                    9

Amarratzen zaitugu orai elgarrekin,

Mintzatu behar zira jeneralarekin."

Hura egiaz mintzo bethi kuraiarekin,

Etzuen deusik nahi hark gizonarekin,

Fedearen argia baitzuen berekin.

 

                    10

Jeneralari zaion bihotza hunkitu,

Bai eta erran nola behar zen mintzatu,

Frantses soldadoek zaituztela izitu,

Heien beldurrez zirela Espainian sarthu,

Solas hortaz bizia beiraturen duzu.

 

                    11

Ez, ez dut heraberik fedearendako,

Ez eskas kuraierik hola mintzatzeko,

Ez baitut usaiarik gezur erraiteko,

Nahi duenak sinhets berek jujatzeko

Aithor hortan bururik ez dut aphalduko.

 

                    12

Donestialat laster erreposta pian zen,

Pinetak zaharrena han baitzen egoiten,

Gerlako kontseilurra hark du kondenatzen,

Zeruaren jujamendua Donibanen baitzen,

Lekhuaren izena (Chauvin-dragon) deitzen.

 

                    13

Donibane hirian jujamenduz hartu,

Jujek ikhus orduko hiltzera manatu,

Hamazazpi urthetako hola kondenatu,

Bainan haren bihotza ez baitzen izitu,

Kontzientzia garbi nahi zen phartitu.

 

                    14

Donostia herritik jina da ordena,

Lephoaren mozteko eni Madalena,

Donibane hirian nadin gilotina,

Alegera deramat nik azken orena,

Zerutik oihuz ari zait ama birjina.

 

                    15

Abian hartzen dute Larralde Madalena,

Soldadoek artian Donibanen barna,

Orok aldizka joka hartuz beren harma,

Gilotinako burrego handiaren gana,

Kantatzen zuelarik Salve Regina.

 

                    16

Har zazue kuraie heskualdun leialak,

Eta bihotzez zabal fedezko hegalak,

Itzalaren pare dire bai munduko penak,

Fedea galda beza hauen beldur denak

Oro ahantziren tu bertze erresumak.

 

                    17

Frantzian izan diren itsuskerietarik,

Erreboluzione handietarik,

Giristinoa zaukaten orok ehortzirik,

Munduan ezarri nahiz fedea lehendurik,

Hemeretzi mende huntan dagona bizirik.

 

                    18

Heskualdunek bihotzak altxa Jainkoari,

Guziak bozkaria zeru ederrari,

Neure sor-herria Sara maiteari,

Aita, ama, haur bide, ahaid'adixkideri,

Adios sekulakotz mundu guziari.

 

                    19

Gaztetasunarentzat dugun primadera,

Ethorri naizeneko uroski mundura,

Baliatzeko ez dut nik izan denbora,

Zer den jakin gaberik mundutik banoha,

Heriotzeko tresna gorphutz lazgarrira.

 

                    20

Gilotinaren tresna ikharagarria,

Milaldiz nahiago dut beiratuz fedia,

Bihotz onez hartzen dut krudelitatia,

Jainkoak emanen daut zeruko loria,

Sainduekin gozatzeko eternitatia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus