—1895 Bera—

 

1793

 

Frantzisko Santisteban

 

              1

Erri txiki pollit bat bada

Frantziako euskal errian,

Espaniako fronterian

Erraiten diotena Sara.

 

              2

Zer nai dezu eliz-atian

Ain goizik, Abadiak

Erran bar ziyon, mutila?

Jauna, aur bat sortu da gure etxian.

 

              3

Egun gabian ordu batian,

Jakin nai dut zer orenetan,

Jauna, etorriko geran

Bataiatzera ura sainduan.

 

              4

Ongi da abisua neure mutila,

Erran zagozu zure etxian

Oren guziak onak dirala

Bataiatzeko Eliz guzian.

 

              5

Arratsaldian agertu ziran

Kalez-kale Sarako errian,

Kantari, dantzari, kontent beterik,

Aingerua eskuetan arturik.

 

              6

Elizatera bataiatzera

Gizonak eta andriak,

Magdalena da, abade jauna,

Gure emaiztikia, begira.

 

              7

Txiki-txikia, gorri-gorria,

Arras argia da onen jabia,

Eman duen ama Maria,

Onen aita da Jose Maria.

 

              8

Itzuli ziran etxera Magdalenakin

Argiakin, soinuakin eta makilakin,

Kantari, dantzari, biolinakin,

Gabon, gabon Juan Martin.

 

              9

Jarri, jarri, Jose Joakin,

Aur ori egun da garbi,

Eraman zaizu bere amari,

Eta berla, berla afari ori.

 

              10

Munduan asko dira

Dabiltzanak gora-bera,

Neuk ez dakit zeren bila

Monseñor, abade jauna.

 

              11

Magdalena da gure aur ona,

Arras ederra, guztiz zuria,

Mantxa gabia aren oyia,

Arras ona da konfesoria.

 

              12

Jose Joakin, emen dabiltza

Zugarramurdin azuri bila,

Asko dantzari sorginakin,

Mutilakin, emaiztiakin.

 

              13

Etorri ziran denboriak lasterrian,

Espainian ta Frantzian... dan, dan

Oren guzian... dan, dan,

Ate guzian... dan, dan.

 

              14

Gizon guziak, nor bizi da

Etxe ontan gabako amaiketan?

Euskalherrian atiak dira

Zabal urte guzian.

 

              15

Amabortz, amasei urte izango zituan,

Bizi zala bere aita eta amaren ondoan,

Ixilik, aingeruak bezela

Zuri, zuri anima ta gorputza.

 

              16

Zer begiak, arpegia eta biotza!

Badiduri Jesusen ama birjina,

—Nora zuaz, zeren bila?

Sarakoa zara? Jesus ona!

 

              17

Nola da zure izena? —Magdalena—

Ebili zaite kontuz enetxoa,

Espainian asko dira

Dabiltzanak gora-bera.

 

              18

Gu gera Frantzesak, errepublikanuak,

Zu zera pollita bakarrik ebiltzako,

Zato neurekin, or dira soldaduak,

Jarri zaite, gauzoek dira elizako.

 

              19

Ar zazu kopatxo bat,

Zure amaren ondasunian,

Eta ekarzu musutxo bat

Jesus ta amaren izenian.

 

              20

Abur! nere biotzeko amatxo maitia,

Zurea beti izango da nere biotz guzia,

Jaungoikoak nai du ni iltzera joaitia,

Ama, zertarako da negar egitia.

 

              21

Jesus! zer kantu pollita!

Zure begira jartzen dira,

Aingeruak, gizonak eta andriak,

Zu zera emendik aurrera gure etxeko-andria.

 

              22

—Jauna, goazen lenbailen mendira,

Ekatzu guardia eta konfesoria,

—Goazen, goazen Magdalen,

Soldaduak erran zuten.

 

              23

Emen da gure jefia, Pinet:

-Jauna, nik gezurrik ez badet

Baizikan sainduen fedia:

Abur, neure amatxo maitia!

 

              24

Goazen, goazen Salve regina Mater,

Goazen, goazen Magdalen lenbailen,

Izarrak zeruan dabiltza laster,

Aingeruak asten dira jeisten.

 

              25

Donejoanen ez dira fiatzen,

Zu emen zabiltza ispitzen,

Egunez eta gauez Espainian alde,

Jauna, nik gezurrik ez badet.

 

              26

Jesus neure biotzekoa nai det,

Konfesore bat lenbailen,

Eta goazen, "Salve Regina mater

Jendiak izu dira Donejoanen.

 

              27

Gabako amaiketan etorri ziran

Atejoka, dan! dan! dan! dan!

Hilargitan, berla, berla, berla,

Damatxori emen dabila.

 

              28

Konfesore bat bear duela

Gu emen gera aur oren bila,

Jauna, erran zaiozu zer nai duan,

Prest gerala bere onduan.

 

              29

Kantari dago Ama Birjinari,

Egunez eta gabian, aste guzian,

Zein pozik bizi da gazte ori!

Jarri, jarri eta artu soinian.

 

              30

Manteliak eta ogia utzi makilia,

Eran arnua Jesusen izenian,

Goizik dabiltza Berako jendiak,

Biba! Espania ta Frantzia eta familia.

 

              31

Pinet, soldaduan nausia ager zan

Aurpegia estalirik, armaturik,

Garraxika, bear duela Magdalena dantzan

—Amaiketan, hilargitan ez dago dantzarik.

 

              32

Burlaturik, itsusturik geldi zan

Soldaduan aurrian atejoka dan! dan!

Egun berian il bear degu gilotinan,

Dabila ispitzan espainolan aldian.

 

              33

Magdalena Larralde gizonik gabe...

Maita zuan arras Berako mutiltxoari

Fabrikante, errotari, hostalari bat

Dana osorik, garbi begira Magdalenari.

 

              34

Kantari, usatxoak eskutan arturik,

"Zeru aundietan kabitu ezinik,

Hostien batian zaude gaur sarturik,

Akzidenten azpian ongi estalirik".

 

              35

Oh! Jesus eta Ama maitia!

Goazen laster nik burua emaitia,

Salve Regina! kontsola zaitia,

Iltzera joaitia da nere borondatia.

 

              36

Jauna, zertarako da eskribitzia,

Badakit zenbat diran mandamentuak,

Gizonen pasione eta maliziak,

Pinet, zortzigarrena gezurrik ez esaitia.

 

              37

Prest zera? Goazen bada gilotinara,

Euskalduna da Sarako jendia,

Zertarako da biziya honrarik gabia,

Egun berian itzaliko da zure begia.

 

              38

Abur! nere biotzeko euskaldun jendia,

Zuria beti izango da Frantzia guzia,

Jaungoikoak berak nai du ni iltzera joaitia,

Jendiak, zertarako da negar egitia.

 

              39

Zeruak iriki ziran zalapartian,

Atabalak soinu zuan trak, trak,

Aingeruak jetxi ziran, zis, zas,

Poliki poliki golpe batian.

 

              40

Burua gelditu zan alde batian,

Eta, mantxari gabe gorbutza bestian,

Anima egazan itzultzen zala

Nola zan minerik gabe eriotzia.

 

              41

Abur! Abur Kapitan! Donejoango jende guziak,

Lastimaturik biotzak begira gelditu ziran,

Il zan il zan! gure Frantzesa andre gazte garbia,

Jo zan zerura Sarako alabi txuria.

 

              42

Arriturik gelditu ziran euskaldun guztiak,

Goazen, ar zagun eta eraman zagun eliz-atera,

Abisu bat bial zagun Sarako errira,

Damatxo eder bat il dala Donejoanean.

 

              43

Jaunak, akabatzeko gure izketa,

Erri ta Departamentu eta nazionetan,

Asko jende, betiko denboretan,

Makur, gaixo, pikardi eta jolasa.

 

              44

Zabaltzen dutela bizitzen dira,

Asko emaiztiki eder ta garbiak,

Gelditzen dire begira, aurrean mutilak,

Lotsagabiak, galtza gorriak bear dutela.

 

              45

Zenbat gazte inozente ta pollitak,

Gizonik gabe gelditzen dira

Amabortz, amasei, amazazpi urtetan,

Magdalena Larralde jo zan.

 

              46

Aingeruen eskutan, mantxarik gabe,

Salve Regina Mater, penarik gabe

Gorbutza ausirik bi pusketan,

Anima biurturik Jesusen eskutan.

 

              47

Betiko sartu zan zeru aundietan,

Aingeruan aurrian, Ama Birjinan oinetan,

"Salve Regina Mater Misericorde"

Donejoanetik jo da Magdalena Larralde.

 

              48

Reinu bat, Paradisu bat usatxo orrentzat prest

Aingeruak, gozen lenbailen Magdalen

Larralde, zu izango zera emengo jabe,

Azuria dago, be! be! be! be!.

 

              49

Abur! nere biotzeko euskaldun jendia,

Zuria beti izango da Frantzia guzia,

Ama Birjinak nai zuan ni zerua igoitia,

Jaunak, zertarako da negar egitia.

 

              50

Erriak, gizonak eta andriak,

Bakia, bakia neure familiak,

Prest dabiltza zeruan izarrak,

Laster joaiten dira orenak eta egunak.

 

 

                                Abur! neure euskaldun maitiak.

                                (Navarra) Pamplona, 18 junio, 1895,

                                Francisco Santisteban

                                Calle de Calderería, nº 42-3º

 

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus