—1895 Bera—

 

Ehun eta zenbait urthe

 

Marianna Hargain

 

Airea: Kanta dezagun orok ahalik gorena

 

                      1

Ehun eta zenbait urthe orai tu konplitzen,

Gerla izigarri bat Frantzian izan zen,

Orduan bere fedia zuenak agertzen

Heriotzeaz zuten fite kondenatzen.

 

                      2

Orai hetari batto aiphatzen duguna,

Madalen Larralde zen Saran bizi zena,

Frantzia kitaturik Espainian barna,

Arimaren sustengu guan izan zena.

 

                      3

Fede bortitza zuen zelarik gaztia,

Jaunaren eskuetan zuen fidantzia,

Mundu hau etzelakoz luzezko tokia,

Hautatu izan zuen zeruko bidia.

 

                      4

Jaunaren ministruen hasi zen bilhatzen,

Espainiala juanik hemeneko baitzen,

Handik gibeleratkuan arrastatu zuten,

Binan haren fedea jeusek ez trublatzen.

 

                      5

Frantses soldado batzu zazkonian lothu,

Neskatxa fedean ez zuzen zen mintzatu,

Espainian izanik hanisko pesatu,

Jaunaren konpainia nahiz bisitatu.

 

                      6

Batek ezaguturik zuzen mintzo zela,

Pena zuen ixurtzia haur baten odola,

Bainan Pinet zelako bihotz gabe hura,

Jinik kondenatu zuen gilotinatzera.

 

                      7

Hamazazpi urthetan inuzent zelarik,

gisa hartan hiltzeko nun zuen hobenik,

Justu baten odolari hala lothu zenik,

Ez ahal zen balin ba jainkoaren haurrik.

 

                      8

Neskatxa etzuen lotsatzen munduya ustiak

Lorifikatzen zuen bere hagoniak,

Partaliek harturik Jesusen zauriak,

Kantuz galdetzen zituen zeruko grazia.

 

                      9

Marthir inuzen horren etsenplu handia,

Gogoan hartuz geroz da hunkigarria,

Munduko urustasun guziak zer dira,

Bethiko zorionaz gabetzen bagira.

 

                      10

Beraz fededun onak ez izan beldurrik,

Persekutazioniek ez dute indarrik,

Beinan heldu bazaiku jaunaren nahitik

Guziak har ditzagun bihotza la...

 

                      11

Marthir horren haurride eskaldunak oro

Izan gaiten berthutos fedia agertzeko,

Eta zuzen goberna lorios hiltzeko,

Azken jujamenduian ez da dolutuko.

 

                      12

Sortzez zen saratarra Madalen Larralde,

Orok kanta dezagun marthir harren alde,

Phensamendu onez ein zenbait bihotz galde,

Gutaz orhoituko da zeruko errege.

 

                      13

Huna azken pertsuia sujetetik kanpo,

Mur de Abadia jaunari ohore 'maiteko,

Zeren duen idei ona probiarendako,

Bethi othoi inen diat luzez bizitzeko.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus