—1894 Donibane Garazi—

 

Madalen Larralde

 

Jean Iribarnegaray "Xetre, hazpandarra"

 

                        1

Mila zazpi ehun eta, lau hogoi hamalauean,

Erreboluzione bat bazen jenden artean,

Erlisionia nahi zuten sarthu lurraren barnean,

Aintzindariak fede gabeak baitziren gure gorthean.

 

                        2

Gorthe hartako gizonek Elizak zerraturik,

Aphezak ere ezarri zituzten kasaturik,

Ez zuten ikhusi nahi, Jesus maite zutenik,

Gilotinatzen ziuzten hatzemanik geroztik.

 

                        3

Neskatxa bat zen Sarako, Larralde Madalena,

Kofesatzerat juhan zen Espainia berhala,

Jesus errezebiturik, etxerat heldu zela,

Soldaduek preso hartu baitzuten berehala.

 

                        4

Lizuniako errekan etxerat phasatzean,

Uste gabe hartu zuten soldaduek artean,

Nun zabilan bide hartan galdegin zutenean,

Erran zaien kofesatzen zela gostu onean.

 

                        5

Neskatxa hura nahi zuten fedean khordokatu,

Gezurra erran zezala, nahi bazen libratu,

Bainan ez ditu sinhetsi, ez eta obeditu,

Sekulako bihotzean egia zuen sarthu.

 

                        6

Soro zarren errabia ikhusiz fintasuna,

Ez diotela engana, heskaldun fededuna,

Jelosian bizi dira, hilez beren laguna,

Bake ona galduz geroz, akhabo zoriona.

 

                        7

Ehun urthe huntan Saran izan erretor guziak,

Elizatik mintzatu dira erranez haren berriak,

Zer kalte egin derakon Madaleni egiak,

Sekulan orhoitzekua du Sarako herriak.

 

                        8

Zuzentasuna dabila bethi kondenaturik,

Neskatxa hura etsenplu har dezagun bakharrik,

Gilotina kolpe hura behar gabe ukhanik,

Zeruetala igan zen etsaien eskuetarik.

 

                        9

Estekaturik ereman izan zuten Sarala,

Beltcharenian baitzauden bere haurridetala,

Handik Donibanerat galdea zen bezala,

Satanez inguratua han zuten tribunala.

 

                        10

Tribunalean nagusi Pinet jenerala zen,

Nazionia erran dio, ez duenetz maithatzen,

Odoletan gilotina zuelarik ikhusten,

Biba Erlisionea, oihu zuen egiten.

 

                        11

Manera hortan hil zuten, Madalena gaixoa,

Ez baitzuen galdu nahi gezur batez Jainkoa,

Oraino ere azkar da gezurren ministroa,

... agolarik ifernuko gakhoa.

 

                        12

Lege zarren ondorioa, horra non den egina,

Madalen ezarri dute segurki marthir hila.

Gilotinala iraganzen khantatuz Salve Regina,

Begiez ikhusten zuen gure Ama Birsina.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus