—1894 Donibane Garazi—

 

Etsenplu ederrek

 

Jean Erramouspe, "Bankakoa"

 

                          1

Etsenplu ederrek gaituzte bethi guziak xarmatzen,

Eta nahiz askok munduan ez ditugun imitatzen,

Gure barnean ez ditugu gutiago admiratzen

Eta heien emaileak ere ez gutienik prezatzen.

 

                          2

Hartakotz plazer aditzaile guzieri egiteko,

Ixtorio xarmant bat badut orori khondatzeko,

Othoi, atentzionerekilan duzue adituko,

Eta ongi entzun onduan zarete profitatuko.

 

                          3

Hau da Heskual herrietan presuna gazte batena,

Hoinak ikharan baitzuen Madalen Larralde izena,

Lurrean ereman ondoan bizitzerik sainduena,

Da Doni-Joane Lohizunen martir hila izan dena.

 

                          4

Nexkatxa gazte model hori zuzun Saran sorthia,

Eta giristino han aita amez altxatia,

Herrian berean pasatu zuen bere bizi guzia,

Denei ematen zuelarik berthutezko etsenplia.

 

                          5

Jadanikan ehun bat urthe pasatiak baditu,

Persekuzione handi bat zela Frantzian altxatu,

Erlixioneko zeremoniak zituzten interditu,

Eta Jaunaren ministruak Frantziatikan kasatu.

 

                          6

Madalena debozionezko pratiketan usatia,

Lege hoitaz ez zen aurkhitzen sobera satifatia,

Haren bihotzak ardura zuen senideen gutizia,

Aingeruen janhari onaz izaiteko hazia.

 

                          7

Desira on horri ez zuen Frantzian satifatzen,

Erlisionia zuelakotz gobernuak debekatzen,

Lekhu hautan nehork ez zuen kofesa komuniatzen,

Madalen heien eitera Espainarat joaiten zen.

 

                          8

Berako komentua zuen debozioneko lekhia,

Han kaputxino bati zion egiten kofesionia,

Haren eskutik errezebitzen komunione saindia,

Eta gero kontentu hartzen etxeratzeko bidia.

 

                          9

Bainan huna egun batez zer zitzaion gerthatu,

Frantziako soldaduak ziren Espainarat pasatu,

Berako komentuan zuten Madalena aurkhitu,

Eta heien xefak zion han zertan zabilan galdetu.

 

                          10

Segur bizia galduko du erraiten badu egia,

Bainan gezurra delakotz bethi Jainkoak debekatu,

Deusetan ere ez du nahi hautsi haren mania,

Kofesatzera zela jina emaiten du errepostia.

 

                          11

Errepostu horrek zuen soldaduen xefa tristatu,

Madaleni nahi baitzion bizia konserbatu,

Hartakotz desiratzen zuen gezurrez zadien mintzatu,

Bertzenaz beharko zuela heriotzea pairatu.

 

                          12

Madalen heriotzeko penak ez du batere lotsatzen,

Jainkoa ez ofensatzeaz da hobeki kontentatzen,

Badaki dutenak fidelki haren legeei segitzen

Menderen mendetan direla parabisuaz gozatzen.

 

                          13

Beraz bere egian fermu da Madalena egoiten,

Bainan fermutasun horrek du kapitaina hirritatzen,

Erreposta gaxto bat laster du haren kontra egiten,

Nexka gaixua dute lephoa pikatzerat kondenatzen.

 

                          14

Sententzia horrek ez zuen Madalena ikharatu,

Segurriago martir hiltzeak zuen bozkariatu,

Khristok guretzat zuelakotz heriotzea pairatu,

Ordainez hari gogotik zion bizia sakrifikatu.

 

                          15

Heskualdun onak, ikhus dezagun hemen gure modela,

Eta pentsa imitatzeko proposatia ... la,

Jaunaren legea baduzu begiratzen hark bezala,

Segur da egun batez zeruaz gozatu garela.

 

                          16

Orai zuri adresatzen naiz gure martir handia,

Zeruan uste zaituguna gorarikan jarria,

Heskualduneri ardiets zazu Jainkoa ganik grazia,

Segi dezaten zuk erakutsi berthutezko bidia.

 

                          17

Zure laguntzarekin dugu ... kontserbatuko,

Eta zuk eman etsenpluak fidelki imitatuko,

Gero zerura garenean elgarren gana bilduko,

Eternitate guzian dugu Jauna benedikatuko.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus