—1894 Donibane Garazi—

 

Madalen Sarako martiraren kantia

 

Pierre Erguy de Lasse

 

                  1

Duela ehun urthe Sarako Madalen

Haren fama eman da egun baino lehen,

Etsai phozoindatiak arrabian zauden,

Nunbait zorigaitzeko denbora hala zen,

Krima itsusienak ditugu aditzen.

 

                  2

Duela ehun urthe orduko gizonak,

Huna edo gaixtuak khonduak emanak,

Madalen alegera hiltzeko orenak,

Hortara ekharri du gaixtuen ordenak,

Kontsola ziten oihuz nigarrez zaudenak.

 

                  3

Sarako martierrak sofritu duena,

Kontserbatziagatik Jaunaren ordena,

Mihiak ekhartzen duen hitzik ederrena,

Salve Regina kantuz, zer azken orena,

Zeruko hormetan altxatua dena.

 

                  4

Bitima ez da inorant egia diona,

Sarako aurhidentzat zer urostasuna,

Bihotzetik arrosa hak utzi korona.

Oihu eginez Jauna guretzat hil dena,

Sarako haurrendako othoitzian dagona.

 

                  5

Denbora hetan zutena krima itsusiak,

Elizak sinifikatuz kabala tegiak

Pinet Gobernadore xefa aiphatiak,

Luziferren bandera adorazaliak,

Kristauen hil arazten zituen odriak.

 

                  6

Kantu hunen sujeta Saratarra baitzen,

Duela ehun urthe izena Madalen,

Gezurra irten bazuen etzutela hilen,

Bainan ez du ametitu lurreko adiskiden,

Pairatu du heriuak zenbat karga duen.

 

                  7

Gaixtaginak zituzten orduko nagusi,

Ama katolikua nahiz galarazi,

Jaunaren tabernakletik aphezak ihesi,

Bere bizia galtzen ez nahiz ikhusi,

Uroski ez baitzuten ordenarik utzi.

 

                  8

Madalen Larraldeko saratar alaba,

Ongi kofesaturik Beratik heldu da,

Bidian errekontratu gaixtuen armada,

Gezurrez mintzatzeko bazuen parada,

Hori ez erran nahiz gilotinatu da.

 

                  9

Madalen saratarra horra saindu eder,

Oihuka daguena herritar gaixtuer,

Konseilu erautsi du bihotzez guzier,

Armada gaixtuari egon diten fier,

Odola ixuririk hila da martier.

 

                  10

Oro izan ditela hura bezalako,

Tribunale justuan ez gira galduko,

Mundu hau egina du Jaunak beretako,

Penarik ez desira auzokuendako,

Othoitz egin dezagun halakuendako.

 

                  11

Dolu egiten zaien martier hiltzia,

Desesperatua zen gobernadoria,

Madalen aingerua zelakotz gaztia,

Oihu egiten zaien ez erran egia,

Etzuen estimatzen lurreko bizia.

 

                  12

Konsidera zezala begira zagonak,

Zer etsenplu ederra hiltzera zohanak,

Populiarendako nagusi gaxtaginak

Beretzat bildu nahiz justuen arimak,

Izpiritu gaixtua hartzen du gizonak.

 

                  13

Othoitz egin dezagun Madalen, Madalen,

Egiazko martierrak gu girela hemen,

Gaixtaginak badira orai eta lehen,

Bakhotxak beretako zer duen egiten,

Bere falta duela ez bada salbatzen.

 

                  14

Heskual herrietan benedikatia,

Sara ekharria den kartier noblia,

Madalen martierra haren sor lekhia,

Zahar gazte guzien urhezko alkhia,

Odolaz erosia da guzien grazia.

 

                  15

Madalen martierrak hiltzian kantatu,

Zerua eta lurra xoratu ditu,

Azken oren tristian begiak altxatu,

Orduko burreguk etzuten lotsatu,

Jaunari nahi zuen uros errendatu.

 

                  16

Jaunaren Kurutziak hemeretzi mende fite,

Inbidiaz eskas direnak benedika bite,

Lurreko intres guziez izanik ere duke,

Gure bihotzaren barnetik othoitzari borondate,

Esklabo diren guzier egin karitate.

 

                  17

Gaixtaginak nahi zuten kurutzia konfonditu,

Hemeretzi mende huntan etzako nehor nausitu,

Ostia konsekratia baita bitima sakratu,

Mundu hau mundu deno beharko dute sofritu,

Jaunak bere odolaz erosiak baigitu.

 

                  18

Frantziako erresuma Jaunaren tronura,

Uroski hel gitela ene desira da,

Gaixtaginak emaiten du zer nahi parada,

Haren entrada ederraz ez giten agrada,

Gauza hunik ez duela bethi errana da.

 

                  19

Sarako martierra oihuz Frantziari,

Othoitz egin dezagun Ama Birjinari,

Haren bandera ederra guzien gidari,

Zoin gure bihotzak altxa bizi eternalari,

Penitentzia eginez ahuspez lurrari.

 

                  20

Ene borondatia Antoine d'Abbadi,

Zeruko tronuetan jauna altxa bedi,

Madalen martierra Sarako sainduari,

Obra hunarendako jinen da gidari,

Zure pareko hanbat ez baita ageri.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus