—1894 Donibane Garazi—

 

Madalena Larralde, Sarako martira

 

Duhaldebehere "saratarra"

 

                1

Mende bat badu aurthen egina,

Giriztinoak oroitzeko,

Jinkoaren etsaiak zirela

Frantzian manatzeko,

Gilotina emana zuten

Guzien ikharatzeko,

Martiren odol ederrez

Bazter guziak betetzeko.

 

                2

Lau urthe bazuen gure Frantzia

Zagola doluz bethea,

Krima haundia zen orduan

Giriztino izaitea.

Libroan ezin adoratu

Gure Jinko maitea,

Frantziako giriztinoentzat

Hura mende tristea!

 

                3

Aphez batzuek ihes juanak,

Gordeak ziren bertziak,

Hiltzerat kondenatuak

Atzematen ziren guziak,

Elizak ere aberetegitzat

Giriztinoen etxiak

Zonbat nahi gabe ez du sufritu

Gure Frantzia maiteak!

 

                4

Hegi-meharko kartierian,

Sarako herrian,

Familia bat bazen orduan

Larrondo-xaharrian,

Aita eta ama seme batekin

Lau alaben erdian,

Nehoren jelosiarik gabe

Jinkoaren legian.

 

                5

Madalen Larralde zuten

Gaztena familian,

Jinkoa othoizten zuen

Biotzez egun guzian,

Arima on aren azkurria

Falta zuen herrian,

Espainarat kofesatzeko

Joan zen egun batian.

 

                6

Berako kaputxinetan

Ongi kofesaturik,

Bildotx bat bezala heldu zen

Trankilki biotzetik,

Bainan hurbildu zenean

Lizuniako errekatik,

Soldaduak athera zaizkon

Sasia baten artetik.

 

                7

Soldaduak ikustearekin

Madalen da gelditzen,

Aren humiltasunez

Guziak dire arritzen.

Nondik heldu zirare?

Diote galdatzen,

Egia erranen du eta

Ez da batere ikharatzen.

 

                8

Beran nintzen kofesatzen

Kaputxinen komentuan,

Jinkotiarra naizen bezala

Hura dut bethi goguan.

Zer etsenplu ederra duen

Guri eman munduan!

Soldaduak aingeru artaz

Urrikaltzen dire orduan.

 

                9

Hemen garen soldaduak

Zutaz gira urrikaltzen,

Xuhur baduzu ez zazula erran

Izan zarela kofesatzen.

Gezur ttipi bat errazu, othoi,

Ez dugu bertzerik galdetzen.

Madalen hitz berean dago,

Ez zaio urrikitzen.

 

                10

Ez dut gezurrik erranen,

Egon nahiz neure hitzian,

Gauza bera erranen dut

Neure azken orenian.

Giriztino ona nahi du gelditu,

Bere bizi guzian,

Eternitateaz gozatzeko,

Aingeruen erdian.

 

                11

Pinet jenerala zen orduan

Leku hautan manatzeko,

Soldaduek hartzen dute

Haren ganat juaiteko,

Noren biotz bortitza etzuen

Madalenek eztituko,

Arek ere othoizten du

Gezurra erraiteko.

 

                12

Errazu Espanian zinela

Frantzian iziturik,

Edo bertzenaz heldu zinela

Ahaiden ikustetik.

Nehondik nahi luke bada

Salbatu eriotzetik,

Bainan nehork ez du adituko

Madalenen gezurrik.

 

                13

Pinet anaiak egortzen du

Donibane-Loinzunera,

Kriminel haundi bat bezala

Jujen aintzinera.

Kuraiez bethia juan da

Egiaren erraitera

Bereala kondenatua da

Gilotinean hiltzera...

 

                14

Salve Regina kantatzen zuen

Azken orenian.

Martira bat bezala hil da,

Aboztuaren ogoita zazpian.

Etsenplu eder haundi ori

Iduki dezagun biotzian,

Zorionez denek gozatzeko

Zeruko lorian.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus