—1891 Iurreta—

 

Zargoriya

 

An.

 

                        1

Eguzkiyaren dizdira gogor ari begira,

Egon ezkero, nola galtzen da begirakuna?

Ala galtzen du zargori txarrak eri azuna,

Eta itzanik baztartutzen du sasi azpira,

Zakartutzen du pipitaturik dago mispira,

Sagartxoari berriz arsisa sortzen zaio,

Bainan sustraiturik orrengatikan galtzen etzaio

Gau intz gozoak diyozka indar denak berritzen,

Landareari ez diyo uzten gainak orritzen,

Baldin sustraira gaitz gogorren bat sortzen bazaio.

 

                        2

Noizian beinka odoi zuriyak dute estaltzen,

Eguzkiyaren koroi indartsu zoragarriya,

Non kiskaldurik utzitzen duben belar saroiya

Eta loretxo txuri pollitak dituben galtzen,

Onezka dauden landaretxoak ditu igartzen,

Zain gorriturik artoak ere ikusten dira,

Zorriyak iges joaten dirade zumardegira,

Zargoriyaren bero zakarrak makaldurikan

Ez dute bada egualdi onez duten kantikan,

Baizik turmoiyan bildurrez dira sartzen kabira.

 

                        3

Zargoriyaren ondoreneko turmoi soinuak

Laguntzat ditu tximista eta kaskarabarra,

Ondatutzen du zelaitxoetan dagon belarra,

Lengo antzikan gabe dirade jartzen zoruak,

Topatzen ditu ur indartsuak bada zuluak,

Bai ta idiki ere lengoz gain zulo berriyak,

Ilundu eta zikintzen ditu ere ibaiyak,

Puska aundi ta txikiyak ditu bereganatzen,

Aurrez an digu ixkamildurik adierazten,

Leio gaineko kaiol zarrean dagon txoriyak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus