—1891 Iurreta—

 

Guduya euskeragatik

 

Izkinozua eta Zozua

 

              1

Putzu zuluan zebilelarik

Jostatzen izkinozua,

Azkar zitzaion sasitik jetxi

Bere albora zozua,

Ta ikusirik galdetu ziyon,

Zer zabiltz emen zorua?

Ez nuben uste zinanikan zu

Onen pisti inozua.

 

              2

Ni inozua izanagatik

Ez dizut zuri zorrikan,

Izkinozua naiz, ta ez daukat

Zozo txarren bildurrikan

Ez nazazula ni aserretu,

Zoazkit azkar ortikan,

Bestela zure buru txar orrek

Ez du izango otzikan.

 

              3

Zozua naiz, ta ez nau beinere

Izkinozuak izutu,

Ez eta ere berriketakin

Ikaratu ta kuskurtu,

Uste al dezu bildur gaitzetik

Naizela inoiz kutsutu?

Bada zozorik izkinozuak

Deusekin ez du mututu.

 

              4

Borrokaturik biyak ziraden

Putzu zulora erori,

Non itorikan bukatu zuten

Beren aserre txar ori.

Ispilu ona agertzen digu

Ipuitxo onek danori,

Jakin dezagun bear ez dala

Gerrarik jarri inori.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus