—1891 Iurreta—

 

Euskaldunen loriak

 

An.

 

Airea: Adio, Euskal-herria, edo Gernikako arbola

 

                    1

Gizon euskaldun guziz ohoragarriak,

Euskara hizkuntzaren goresle handiak,

Bozten dauku bihotza zuen arpegiak,

Agur derautzuegu, oi gure loriak!

 

                    2

Bizien laudatzeko bethi da denbora,

Aipha dezagun egun hizkuntza euskara,

Jainkoak igorria Tubalen gogora,

Eta Tubalek bere haur guzietara.

 

                    3

Noeren semea zen Japet deitzen zena,

Eta Japetek Tubal seme bortzgarrena,

Hura da Espainian lehen sarthu zena,

Hartarik da ethorri gure hastapena.

 

                    4

Tubalen haurrak ziren Tubaloak deitzen,

Iberak deithuz ere Euskaldunak ziren,

Heiek Banderatzat gurutze bat zuten,

Tubalen izenaren lehen letra baitzen.

 

                    5

Tubal Euskaldun zela da segurtamena!

Gurutze harrek zuen lau-buru izena,

Tubalen haurrek berek eman ziotena,

Romatarrek Labarum deitatu zutena.

 

                    6

Lauburu aintzinean, Iberak ondotik

Muthiri jausten ziren Mendien gainetik,

Tabala joten zuten Tubalek eginik,

Tabala deitzen baita haren izenetik.

 

                    7

Jakintsun handienek aithortzen dutena,

Euskal hizkuntza dela mintzai ederrena,

Nihoiz auzokoekin nahasi ez dena,

Hortakotz dei ditake munduko lehena.

 

                    8

Izkribaño batzuen omen da ustea,

Euskarak erdaratik duela hastea,

Gaizoak! iduri du horrek erraitea:

Segur Arranoa da Pikaren umea!

 

                    9

Euskaldunek oraino hau dugu loria,

Guzia girixtino da Euskal herria,

Fedearen zaintzeko bethi atzarria,

Nehork ez baitu hautsi gure lokharria.

 

                    10

Inpiotasunaren erauntsiak ditu

Herrialde orotan jendeak funditu,

Bainan Euskal herria sendo da gelditu,

Gure Mendi gainetan indarrik ez baitu.

 

                    11

Munduan ez du izan Satanen semerik,

Pagano, Arriano ez eta Mairurik,

Gure arbasoetan gaitz egin duenik,

Gurek aithortu bethi Jainko bat bakharrik!

 

                    12

Oraiko denboretan zer dugu aditzen?

Framazonak orotan direla ibiltzen,

Gur'arterat sartzera direla ausartzen,

Han hemenka dutela zenbeit ergel biltzen.

 

                    13

Euskaldun haur maiteak, zaituztet othoitzen,

Maite izan zazue Euskaraz mintzatzen,

Bai eta fedearen hazkar atxikitzen,

Arbasoen iduri bethi izan gaiten.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus