—1891 Iurreta—

 

Ekatzute sariya!

 

An.

 

          1

Ni naiz biursariya

Eta naiz abila,

Orrengatikan nator

Sariyaren bila,

Apustu egingo det

Soineko amila,

Neretzat dirala naiz

Kontra izan mila,

Ontzako urria ta

Gainera makila.

 

          2

Naiz bat izan kantari

Ona ta garbiya,

Naiz bestiak famatu

Euskaldun erriya,

Alperrik izango da

Aien lantegiya,

Nik irabaziko det

Emengo sariya,

Eta sartuko diyot

Danari ziriya.

 

          3

Onlako bertso gutxi

Dirade aditu,

Orrengatik nai ditut

Emen argiratu,

Jaunak ez baterere

Onekin arritu,

Nola eztan ain onik

Oraindik arkitu

Argatik txunditubak

Zerate gelditu.

 

          4

Ustez daukat makila

Orain aurrez aurre,

Zeini begira nagon,

Keinuka ta farrez,

Eltzetxo bat betia

Emandare urrez,

Ez nuke trukatuko

Sariyori errez,

Naiz sekulako egon

Lurpetuba zorrez.

 

          5

Pozik gastatuko det

Nere ontzakua,

Estutxe bat erosten

Gusto onekua,

Gero irukiko det

Txit kontuz jasua,

Zinta finez ederki

Eginda lazua,

Onratzeko oroitza

Eta makiltxua.

 

          6

Orra nik argiratu

Juzgatzaile jauna,

Sei bertso ontarako

Jarri ditudanak,

Bakar bat ezta txarrik,

Denak dira onak,

Eta ez saritzera

Zubek nere lanak...

Kolpez aberastuko

Altzerate danak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus