—1891 Iurreta—

 

Asto alperra

 

An.

 

Asto koskor bat zuten

Baserri batian,

Ustez lagundutzeko

Zerbaitsu lanian,

Bainan ark izan arren

Lanerako grina,

Maiztxo izaten zuben

Nunbaiteko mina;

Baldin karga piska bat

Jartzen baziyoten,

Lurrera etzin eta

Ezin altxa zuten,

Beti aitzekiz jartzen

Zuben bere anka,

Erozer gauzarekin

Jarritzen zan aika,

Ala etxeko denak

Zeuden penatubak

Jakindu ziran arte

Aren pekatubak,

Sendakin batek zuben

Dana txit miratu,

Bainan gaitzik batere

Etziyon bilatu,

Orduan danak ziran

Golpatutzen asi,

Juan biar izan zuben

Andikan igasi.

 

Onek erakusten du,

Beti alper danak

Ekartzen ditubela

Onelako lanak;

Banan lanetik bizi

Diraden guziyak,

Beti irago dirala

Ondo ikusiyak.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus