—1891 Iurreta—

 

Antza

 

An.

 

                1

Sinist gentzake dala guztiya

Iduripen bat bizitza,

Zeina inola ezin liteken

Inor egiyazki mintza.

Lan bearrian arkitzen danak

Zeruti oi du agintza,

Estalirikan dagon landare

Ark duben bezela intza.

 

                2

Gure bizitzak iduritzen du

Dala urrezko baratza,

Ala litzake kendu ezkero

Lan egin bear garratza,

Egunak nola oi du berekin

Lagungarritzat arratza?

Bizitz gureak ere ala du

Zuzengarrizko ardatza.

 

                3

Bizieraren luze laburra

Ezin liteke neurtu,

Bada askotan jakintsuenak

Ditu lan onek bigurtu,

Gure iduri txoro guztiyak

Oi dira amets biurtu,

Jela gogorra oi dan bezela

Aize epelakin urtu.

 

                4

Zergatik gera gure bizitze

Maitearekin jostatzen,

Eta zergatik jarritzen gera

Gauzik onena jokatzen?

Makurtzen gera asten danean

Indarra zerbait ukatzen,

Ikusirikan nola dijuan

Arnase ona bukatzen.

 

                5

Gure emengo biziera da

Bestearekiko utsa,

Betikotasun ederrarekin

Ote niteke ni kutsa?

Azaltzen zaigu oso ilunki

Eriotzaren bizutza,

Gorputz il ura biur dediyen

Lendik esan bezela antza.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus