—1891 Iurreta—

 

Amets bat

 

An.

 

                1

Amets batek zoraturik nago

Guan den arratse batian

Plazer haundia hartzen dut oraino

Amets hartaz oroitzian,

Aingeru bat agertu zitzaitan

Neure begien aintzinian

Iruskia bezain ederra zen

Zerua garbia denian.

 

                2

Neure bizian ez dut ikusi

Alako aingeru ederrik,

Lurraren gainean ez da izanen

Hari paretuko denik,

Neure ganat etorri zenian

Urre eta diamantez beterik

Bozkarioak ez zuen geiago

Neure biotzian lekurik.

 

                3

Neure ondorat heldu zenian

Lore xuri bat eskuan

Bi egalak ere zabalduak

Korona eder bat buruan

Diamantazko zintura haundi bat

Gorputzaren inguruan,

Uste nuen sartua nintzela

Aingeruen Parabisuan.

 

                4

Tonbako ixiltasuna edo geiago

Bazen gure inguruan,

Mintzatzeko ahala galdurik

Egotu nintzen orduan,

Alako mementorik ez dut pasatu,

Dudalarikan goguan

Ura baino kreatura ederragorik

Ez da izanen Zeruan.

 

                5

Mintza zite Aingeru ederra

(Erran nion azkenian)

Zertarat agertu zare bada

Olako edertasunian.

Neure bila etorri bazare

Etorriko nahi lorian

Zurekin hola ibiltzekotan

Aingeru guzien erdian.

 

                6

Azken itza finitu nuenian

Guan zen usoaren idurian,

Aren agotik solas bat bederen

Aitu gabe azkenian,

Bainan plazer bat gelditu zitzaitan,

Sekulakotz biotzian

Behar bada ikusiko dut oraino

Bertze ametsa batian.

 

                7

Ilusione guziak dirare

Denborarekin finituko,

Gazteko plazer ederrak berriz

Ez baitire itzuliko.

Jinkoari biotzaren erditik

Orai diot galdetuko

Osasuna on bat eman dezala

Ahal bezain luze bizitzeko.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus