—1891 Iurreta—

 

Ama euskarari (akrostikoa)

Zazpiak beti bat

 

An.

 

Zuben anaiak izango gera bizi artian,

Adierazten dizutet gogoz biyotzetikan,

Zazpiak bada lotsaz ez gaiten geldi atzian,

Pozik alegin egin dezagun aman gatikan,

Izan liteke negar eginaz guregatikan,

Arkitutzia buru makurka baztar batian,

Korri mutilak jarri gaitian danen gatikan

 

Barkaziyua eskatutzeko bere aurrian.

Euskaldun danak ama euskara maita dezagun,

Ta biyotzetik jaungoikoari beti eskatu.

Idukitzeko bere onduan gau eta egun

 

Bere barrunen gaitzik beinere ez dedin sartu,

Ama betiko izango gora zurekin lagun

Ta guregatik irudipenik ez inoiz artu.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus