—1891 Iurreta—

 

Gernikako arboliaren laudoriotan

 

G. Berdeko "baxenabartarra"

 

                  1

Gernikako haitza gure bandera da,

Zeluarat dino heltzen du kaskoa,

Lurraren zolarat barnatzen erroa,

Odol gaztienak loraz du hura!

 

                  2

Odeiak dabiltza inguru inguru,

Elhurrak negian estaltzen ahal du,

Udako ekhiak emaiten ahal su,

Arbolak orori eginen du buru.

 

                  3

Ehun orzantz kolpek jo dute zelutik,

Haizea geutsi da, zafraka, bortutik,

Haitz horren khentzeko bat betan errotik,

Bainan hori bethi egoiten da xutik.

 

                  4

Zenbat etsai dire hain motuz erori?

Zenbat bitoria dugu irabazi

Gernikako haitza gure aitzindari?

Indar emaiten du harek besoeri!

 

                  5

Ez Gernikan dagon haitzaren gainetik,

Mundu huntan ez da arbole bat bezik,

Golgothako zura Krixtok landaturik!

Hek biak ez diren oinon eroririk.

 

                  6

Batek du erroan Jesusen odola,

Odol hura dakot lotgarri bat huna,

Bestiak baduke gure maitasuna,

Behar bada ere gure azken hatsa!

 

                  7

Gernikako haitzak gintien beiratzen,

Jenderi zuzena bai ere emaiten,

Bere ber ordian Heskualdunak ziren:

Berriz denbora hek ez dira jinen.

 

                  8

Bizi da oraino Heskualdunen mota,

Loak badu bethi, ber' iratzartzia!

Zorrozteko gure ezpaten burdina,

Badugu Rolanen hobiko horena!

 

                  9

Lehengoez orhoit! Errege Karloman,

Gure ganat jin zen artzeko borrokan,

Ausarta! badakik zer gostatu zaukan!

Nun dituk lagunak? Nun duk hire Rolan?

 

                  10

Bai! indar berbera etsaiek oraino,

Gure besoetan dute khausituko,

Zeren, mendez mende bahiz geldituko,

Gernikako haitza, gure beiratzeko!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus