—1890 Maule—

 

Etchahun barkoxtarrak eta Oxalde
bidarraitarrak elgar errekontratu
zirenean eman zituzten kantuak.

 

Joanes Oxalde

 

Airea: Ziberuan bada muthil ederrik,

Ene semea duzu bat heietarik.

 

                      1

Agur adiskidea, Jainkoak egun on,

Zer berri den errazu zuk, othoi, Xuberon,

Ezagutzen duzuia Barkuxen Etchahun,

Halako koplaririk ez omen da nehon,

Bisitaz joan nindaite ez balitz hain urrun.

 

                      2

Jauna, ezagutzen dit Etchehun Barkuxen,

Egun oretan nuzu hurranik ibiltzen,

Bethi gazte ezin egon ari da zahartzen,

Lau hogoi urthe dizi mundin iragaiten,

Orai ez da bertsotan hanitz okupatzen.

 

                      3

Jauna, behar dautazu gauza hau onhetsi,

Bainan etxautzu behar hargatik ahantzi,

Hortaz egiten dautzut gomendio aski,

Konprenituko duzu hitz laburrez naski,

Ene partez errozu jaun hari goraintzi.

 

                      4

Zure komisionea nahi dizit egin,

Konbenitzen zaitazu mila plazerekin,

Egon nahi zira arren jaun harekin,

Huna Etchehun bera hemen da zurekin,

Nik ere ez diota zu nor ziren jakin.

 

                      5

Jakin ere behauzu dudarikan gabe,

Zeren egin dautazun errespetuz galde,

Entzutea baduzu nitaz lehen ere,

Nor naizen erraitera ez nuzu herabe,

Laphurdin deitzen naute Jean Baptiste Oxalde.

 

                      6

Bihotzaren erditik egin dizit irri,

Gure ganik entzunik parabola hori,

Damutzen ez bazaio zeruko jaunari,

Eman behar dizigu zenbait phertset berri,

Eta ber-denboran eskuak elgarri.

 

                      7

Amodioz derautzut eskua hedatzen,

Zonbat atsegin dudan ez duzu phentsatzen,

Gizon batzuek naute lazki atakatzen,

Ez dakiala ongi berauen paratzen,

Zu laguntzen banauzu ez naute lotsatzen.

 

                      8

Etchahun Xuberuan Oxalde laphurdin,

Buruz ari girenak kantoren egiten,

Ez baigirade beldur nehondik jin dadin,

Erranen diet nik hotan Eskual herrin

Jokatuko digula hek plazer dutenin.

 

                      9

Ez gira sarthu behar hortaz urguluian,

Etsaminatu gabe gure izpirituian,

Irakurtu izan dut lehen liburuian,

Jaunen Jaunak direla jalgitzen munduian,

Erbia lo dagoela uste ezten lekhuian.

 

                      10

Lehen zaharretarik entzuna dit hori,

Bethi norbait badela denen buruzagi,

Arren nahi badira gure kontra jarri,

Onheski emaitera zenbait phertset berri,

Lotsa gabe gituzu denen zerbitzari.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus