—1890 Maule—

 

Bildots ait'amez gabetua

 

Piarres Ibarrart

 

                      1

Sorthu nintzen neguko gaurik hotzenean,

Aita hil berria zen, ni munduratzean,

Amaz gabetu nintzen gau hartan berean,

Ume-zurtza gelditu etxola batean.

 

                      2

Auhenka ari nintzen iraungia gosez,

Lurrean hedatua ikharetan hotzez,

Jainkoa urrikalduz ene bihotz minez,

Lagundu nau, izeba amatzat emanez.

 

                      3

Ethorri zen izeba nitaz jabetzera.

Bihotz onez altxatu besoen artera.

Hark eraman ninduen Bizkaiko etxera,

Eta esnea eman nasai edatera.

 

                      4

Ume jabe gabea ez hadila lotsa,

Nahiz aita eta amekin ez haiteken goza,

Nik arthaturen baihaut ahal bezain ontsa,

Behar ordu guziez altxa niri boza.

 

                      5

Primaderan loreak agertzearekin,

Borturat ginohazin biak ardiekin,

Izebak erran zautan: agokit enekin,

Lanjeretan ni gabe, hi eror ez hadin.

 

                      6

Hi baihaiz ederrena bildots guzietan,

Harturen hau otsoak hortaz begietan,

Etxolarat bil hakit ilhun hegietan,

Eta urik ez edan ziphu lohietan.

 

                      7

Ene maite lagunak ait'amek arthatzen,

Gomendio guzia nik bezala zuten,

Bainan librotasuna maitegi baitzuten,

Toki debekatuak hautatzen zituzten.

 

                      8

Ait'ametarik ziren behin eskapatu

Oihanik beltzenera elgarrekin heldu,

Han zituzten otsoek itsuski kolpatu.

Bizia utzi, bainan ohorea khendu.

 

                      9

Nik ziphu lohitsuan ez dut edan urik,

Ez otsoen menean egon lokharturik,

Hortakotz dut galdea izatu gazterik,

Muthil aberats eta prestu baten ganik.

 

                      10

Izebak nahi baitu, hura dut utziko,

Zelhai eder batera naiz egun jautsiko,

Aisean bizitzea dut ardietsiko,

Eta otso maltzurrak ez nau ausikiko.

 

                      11

Ume zurtz prestu hori ekharriz gogora,

Bizi bedi gaztea horren arabera,

Aphal sorthu zuhurra altxa daite gora,

Aberats ergela da jautsiko behera.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus