—1887 Azkaine—

 

Erbi-inudea eta katua

 

Jose Artola

 

Erbi-inude bat bein

Baserri batera

Sartu zan egaztiak

Arrapatutzera;

Ala begiraturik

Zein zan ederrena

Atzaparrak eatzi

Nai zizkan aurrena,

Eta segiturikan

Beregana zuzen

Berealaxe bertan

Arrapatu zuben.

Abuan zeukarrela

Egastiyak oju

Egiten zuben oso

Larri kukurruku

Norbait etorri zedin

Arri laguntzera,

Bestela bazijoan

Betiko galtzera!

Au aditurik bertan

Zeguan katu batek

Esan zuben: "Or, norbait

Estu arkitzen dek!

Zer gertatzen ote da?

Obeto det nik joan.

Nai ote dute gure

Egaztien bat jan?

Ala joan zan zegiran

Ta erbi-inudea

Ikusi zuben an

Etxeko egastiya

Aboan zeukala,

Zulo batetik igaz

Egin nai zubela.

Onek orduan kolpez

Zarpak eratzirik,

Esan ziyon: Ez diat

Lajako bizirik

Ez badek askar usten

Gure egaztiya.

Lapurretan alabil

Pikaro txerriya?

Aguro utzi zuben

Erbi-inudeak

Bestela an artuko

Zituen beriak.

Ala egazti arrek

Beren katuari

Eman zizkan gustora

Eskerrak ugari.

Gero esan ziyon au:

"Gaur edo bigar nik

Albanezake egin

Zuri mesederik,

Biyotzetik egingo

Dizut al-detana

Etzait astuko zuk gaur

Egin nauzun ona."

 

Modu onetan guztiyak

Egin bear degu,

Aldan denari beti

Trantzian lagundu.

Egin dezagun bada

Aldan guztiyan on,

Begira gabetarik

Zein, nola, ta non.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus