—1886 Urnieta—

 

Bizi bedi Jesus ta il pekatua

 

Juan Jose Alkain

 

          1

Pertsona asko juaten da

Ameriketara,

Bisita bat eginaz

Bertatik bertara,

Aberastiagatik

Badakit zertara

Relijiorik ez dan

Paraje artara.

 

          2

Juaten dira mutil da

Neskatxa gaztiak

Emen trataturikan

Beren ajustiak,

Batzuek gonbituan

Bildurrak bestiak,

Ur orrek beti ditu

Mudantza tristiak.

 

          3

Urak pasatu eta

Gero legorrian

Ez dira ailegatzen

Postura ederrian.

Persegimentu asko

Begiyen aurrian

Zenbait gertatzen dira

Estadu txarrian.

 

          4

Inozente daudenak

Juaten dira pozik,

Ez dagolako diruba

Juan da artu baizik.

Batzuek ez dirade

Aberasten kasik,

Aspalditxo juanak

Franko daude utsik.

 

          5

Juan da pilatik artu

Balego diruba,

Askok egingo luke

Juateko moduba,

Nekatu biar gorputza

Gainera buruba,

Ala ere aberastia

Ez da seguruba.

 

          6

Biziyuetan egin

Makina bat gastu,

Irabazi bai baina

Sobratzia aztu,

Danian lasai bota

Aitutzian estu,

Milaka dijuaz ta

Gutxi aberastu.

 

          7

Asko izaten dira

Gastatzen trebiak

Irabazteko baino

Artako obiak,

Ondasuna balego

Badira jabiak,

Nun nai du lanik asko

Konduta gabiak.

 

          8

An ere kondukta au

Gauza prezisua,

Argaitik ematen det

Nere abisua,

Ura da paraje bat

Txit peligrosua

Erruki det nik ara

Dijuan gaisua.

 

          9

Emenguak badaude

Komerziantiak,

Gizon deliberatu

Oso prudentiak,

Ematen badiote

Ondo suertiak

Alako zenbait daude

An diruz betiak.

 

          10

Tratatzia askori

Oi zaio gustatu,

Lendabizi diruba

Biar da prestatu,

Lenago irabaziyak

Aguro gastatu

An jende azkarra da

Ez asko jostatu.

 

          11

An persona batzuek

Ondo dira bizi,

Familia ederrak,

Egin eta azi,

Edozein aldetara,

Diruba irabazi

Aiek fama txarrikan

Ez dute merezi.

 

          12

Guziz peligrosua

Da ango bizitza,

Ez pensatu au dala

Gezurrezko itza.

Errespetua dago

Konserbatzen gaitza,

Enkargubak ematen

Apropos gabiltza.

 

          13

Asko izaten dira

Juateko trebe

Egingo diralako

Interesen jabe.

Emen saia gintezke

Ara juan gabe

Bertan enpliatzia

Askoz degu obe.

 

          14

Arako biajiak

Ez biziro poztu,

Pilo samarrak beintzat

Txit dabiltza estu.

Jaungoikorik danikan

Geienari aztu

Asko juaten dira ta

Gutxi aberastu.

 

          15

Ura puntu txarra da

Persona askorentzat,

Nik gure probintziya

Naiago neretzat.

Onena eskojitu

Bakoitzak beretzat,

Au dago Amerika

Langilearentzat.

 

          16

Pasajeruentzako

Amasei bertso berri,

Enkargurikan gabe

Ez ditugu jarri.

Batek diktatu eta

Bestiak ezarri,

Nola gustatzen diran

Jakingo da sarri.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus