—1885 Sara—

 

Adio!

 

An., "Orhoitzea"

 

                    1

Joaten zirea beraz eskergabia

Utziz hola zure sortze tokia!

Uzten gitzu joateko itsasoz

Zuri guziak atxikiak amodioz!

Fortuna zer da munduan besterik

Bizitzia bezik den maitaturik.

 

                    2

A bazindu falta deusetaz ere

Badukezu zerbait hemen 'e zure,

Diruan amia sartu dea biotzian?

Eskual erritik untziz aruntzian,

Juanen zirea beraz, ahanzkorra!

Begitan ukan gabe nigarra!

 

                    3

Itsasoan untzia abiatzearekin,

Gogoz norbeit baduzu zurekin,

Egunaz, gauaz, bixtan 'e zitu,

Nun behar othe duzun finkatu:

Lotu zindazkon arimaren erdian

jauz'izazu, bai, zeruko bidian!

 

                    4

Bainan oraino, hotz geldi zira,

Hemen berian fidel izan zite,

Han ! Beharbada, ha! Jakin 'zazu,

Zenbat lanjer handi ez dukezu:

Adixkide bat hurbil ukaitia

Hun dela bethi badut intzutia.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus