—1884 Sara—

 

Andere luziari

 

Gaetan

 

        1

Andere Luzia,

Ikusi zaitut atzo,

Denbora guzia

Deneri mintzo;

Zure grazia

Hainitz ederrez

Naukazun gordea

Nigarrez.

 

        2

Jainko-oiloa

Duzu iduri,

Hori biloa,

Larrua xuri,

Ta begi urdinak,

Pullitak oinak,

Gorphutz lerdena,

Ongi egina.

 

        3

Frantziatik hasi

Espainiaraino,

Ez dut nik ikusi

Zu bezala batño;

Eskual herrian ere

Gixakoena zare,

Eztia bezen ezti

Izan zare bethi.

 

        4

Andere Luzia,

Segur izan zaite

Bihotz guziaz

Zaitudala maite;

Ta hemendik goiti

Maitaturen bethi

Ez dut zu baizik

Gogoan deusik.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus