—1882 Sara—

 

Sokorriko mendiko birjinari

 

Beñat Dorbe

 

                        1

Sokorriko mendia deitzen den gainean,

Birjina dut ikusten argitzen denean,

Eta bihotza bozten hari behatzean,

Nere laguntza baita bakarra munduan.

 

        Gure ama ona urrikal zaizkigu,

        Zure laguntza behar guziek baitugu.

 

                        2

Nonbeitik ethortzean nola garen bozten,

Ama Sokorrikoa badugu ikusten,

Nahiz oraino urrundik den salu(ta)tzen,

Haren amodioa ez zaiku fal(ta)tzen.

 

                        3

Diogunean othoitz kartsuki egiten,

Gure othoitzak bethi dauzkigu entzuten,

Jainko zerukoari galdeak egiten,

Merezi baditugu dauzku ardiesten.

 

                        4

Urthe denboretan udan agortetan

Eri gaozenean tristerik ohean,

Othoitz egin Sokorrirat izatekotan,

Iduzki edo uri osasun gu baitan.

 

                        5

Zenbat xangrin pena munduan direnak

Geldiarazi ditu gure Ama onak,

Kontsolatzen badaki hari doazkonak,

Bethi eman dauzkigu galdatzen zaizkonak.

 

                        6

Tenpestaren erdian itxaso gainean,

Txalupa bat saltoka dabil lanjerrean,

Marinelek ez dute segurki orduan

Othoitz alferrik egin Sokorri gogoan.

 

                        7

Gu ere haurrak goaz batzuetan,

Bide ona utzirik lanjer handietan,

Zu arras ahantzirik mundua gogoan

Othoi, gida gaitzatzu, oh, ama orduan!

 

                        8

Zu baitan dugu bethi guk konfidentzia,

Ez garela izanen zutaz ahantzia,

Bide ona segituz eraman bizia,

Ardietsi gaitzazu zeruko gloria.

        Halabiz.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus