—1880 Maule—

 

Althabizkarko khantoria

 

An.

 

                1

Deihadar bat erantzun da

Uskaldunen mendietan,

Etxeko jauna agertzen da

Jauziz bortha alhartzetan,

Behatzen da eta dio:

Zer dabila lur hoietan?

Haren txakurrak lauhazkaz,

Lo zegoenak hoinetan,

Althabizkar unguriak

Iharrausten tu txanpetan.

 

              2

Ibañetako gaintitik

Herots handi bat jaikiten,

Harmada batek dakharren

Burrunbotsa da huilantzen.

Karlomanen tropak dira

Iberiatik utzultzen;

Nefarroa menpeturik,

Ospetsu Frantzian sartzen.

Uskaldunak aitzinera

Mendiak gora multzotzen.

 

                3

Heben dira! heben dira!

Oi! Zer lantzazko sasia!

Banderaz estalia da

Hurrunian lur guzia,

Zaldun eta hoinezkoen

Zer oste izigarria!

Haien harmek distiratzen

Mila tximisten argia.

Ikhusatzu, ikhusatzu,

Laster egizu, nausia.

 

                4

Hainbeste direnez, haurra,

Khuntatzera hisei'adi.

Bat, biga, hirur, lau, bost, sei,

Zazpi, zortzi, bederatzi,

Hamar, hameka, hamabi,

Hamahirur, ta hamalau,

Hamabost eta hamasei,

Hamazazpi, hamazortzi,

Hemeretzi eta hogei,

Berrogei eta laurhogei.

 

                5

Ehun eta mila milak

Lerroz lerro jiten dira.

Zonbat diren jakin nahiz

Gal genezake denbora.

Junta ditzagun indarrak,

Harroka horik athera,

Eta heldu direnian,

Mendi hoien hoinetara,

Ald'orotarik batian

Aurthik ditzegun gainera.

 

                6

Ipharreko gizon horik

Zeren zaizku hunat jaitsi?

Bake bizi ginandian

Zeren zaizku gerlan hasi?

Harrokak jauziz erori,

Hezurrak karraskaz hautsi,

Odol balsan aragiak

Dardar phuskatan itsusi,

Horrelako sarraskirik

Ekhiak eztu ikhusi.

 

                7

Oihu marrasken artetik

Arrolanen dei-hadarra,

Ozen eta intziritsu

Entzuten da hurrunera,

Mendiak gainti heltzen da

Karlomanen bihotzera.

Olifantak oihuzten deit

Ene llobaren herstura,

Goazkon laster, goazkon laster,

Egin dizogun heltura.

 

                8

Ihes, ihes, Karlomanen

Hoinezko eta zaldunak!

Ihes ihaur, galdu dutuk

Karloman, tropa hobenak.

Hil duk Arrolan handia!

Huts egin deik zorthe hunak,

Mendietarik jaitsi tuk

Bitorius uskaldunak

Lantzez ehaiten ditie

Ondar ihesi doatzanak.

 

                9

Hilak eztitazke khunta,

Bekhantu dira biziak.

Zoinen laster histu diren

Hoien ospe, balentiak!

Zer egin dira banderak

Eta lantzazko sasiak?

Ezta harmen tximistarik,

Odolez dira bustiak,

Nola ixiltu diradian

Goizeko herots handiak!

 

                10

Haurra, zonbait diren xutik,

Khuntatzera hisei' adi.

Hogei dira, hemeretzi,

Hamazortzi, hamazazpi,

Hamasei dira, hamabost,

Hamalau, ez hamahirur,

Hamabi, orai hameka,

Hamar, bederatzi, zortzi,

Zazpi, sei, bost baizik ezta,

Laur dira, hirur, biga, bat.

 

                11

Ezta bat xutik ageri,

Guziak etzanik dira,

Etxeko-jauna, joan zite

Txakurrarekin etxera,

Emaztiaren ta haurren

Gozoki besarkatzera,

Bitoriaz Jainkoari

Hekin esker emaitera,

Gero zure harmen gainen

Deskantsu lo egitera.

 

                12

Gaian dira arranoak

Hurrunetik hor bilduko,

Hartz otsoekin nahasi

Khorpitz hil hoien jateko.

Mamiak laster dirade

Gure bistatik khentuko,

Bena hezur xuritiak

Bethikoz hor baratuko,

Nor beren etxian nausi

Utz dadin erakasteko.

 

a-a-a-a-a-o-ho-ho-ho-ho-ho!!!

iao! iao!

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus