—1879 Elizondo—

 

Jaungoikoa bera bakarrik da andi

 

An.

 

              1

Arbol azpiyan zear etzana

Gau izarrata batian,

Buru nastuba, gogoa ilun,

Bainan biyotza pakian,

Arkitutzen naiz irakurriya

Zerbait papertxo batian.

 

              2

Egun-eroko eguzkiya ta

Gau izar ta ilargiya,

Aize, euriyak, itxaso zabal,

Egazti eta piztiya,

Lur eta zeru diyogun ori,

Ez bada arrigarriya!

 

              3

Ez da ametsa, ez nago lotan,

Aditzen nago mintzuba

Dagokidala neri esaten:

"Ah, zer gizonaren gaxua!

Ua, ua lotara, alper ari aiz

Nekatzen izpirituba".

 

              4

Irten dedila jakintsunen bat

Gizon berriyen artetik

Esan akiyo bear dukela,

Senistekotzat bertatik,

Landare edo azirik gabe

Arbolatxo bat lurretik.

 

              5

Gaia emanik egin lezakek

(Baderitzaio) guztiya;

Bainan ez baitik orrek sortuko

Xingurri baten biziya!

Negurri gabe igua zegok

Gizonaren iritzia.

 

              6

Orrela ere ausarteriyan

Maiz aurreratxo dijua,

Eman nairikan, ez dakit zeri!

Bertute guzirakua,

Iritxitzen da ukatzeraino

Ori bere Jaungoikua.

 

              7

Ezaguera ta gaia emanik,

Gizonak egin oi ditu,

Gauza ederrak, arrigarriyak;

Au ez diteke ukatu.

Zeini zor diyon ori guztiya,

Au bear luke aitortu.

 

              8

Orretarako emana degu

Guk degun izpirituba;

Eta onen bidez egina bada

Gizonarentzat munduba,

Ez litzake asko eskatutzia

Onra dezala zeruba.

 

              9

Gizona balitz menderen mende

Bizitzekoa munduban

Jauna berari igo lekiyo

Bere ustetan buruban

Eriyo otzak gelditutzen du

Bidi xit laburragoan.

 

              10

Eriyotz orrek irukiko du

Gizona beti txikiya,

Jaunak guztia andiya du-ta

Onetan erebakiya;

Asko litzake aitortutzeko

Beraren jakinduriya.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus