—1879 Elizondo—

 

Nafarroako alkarkidari

 

Jose Maria Iparragirre

 

              1

Zorioneko batasunean

Nafarrak gure anaiak

Bizi dirade lege onean

Gaur gizon guziz ernaiak,

Gure gatik on, esango badu

Etorkizunak, kondairak,

Laurak bat beti!... maite alkartu

Izan Euskaldun leialak.

 

              2

Alkar gaitezen txiki ta aundi,

Aberats eta pobreak,

Maita zaitezte! ... esaten digu

Jaungoikoaren legeak

Auziak utzi alde batera,

Batu Euskaldun guziak,

Besoak zabal esaten digu

Gaur Iruñea uriak.

 

              3

Erruki zaite, o jaun maitia,

Lagunzu Euskalerria,

Bada guztiok alkartu gera

Orain beltz eta zuria,

Anai arteko guda beti da

Guztizko izugarria...!

Arren anaiak!... errespetatu

Gizon guztien bizia.

 

Valle de Sta Lucía, 28 de enero de 1878.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus