—1879 Elizondo—

 

Altabizkarko kantua

 

Ramon Artola

 

Nor bere etxean izan bedi nagusi

 

                                  1

Oijuska bat erantzun da Euskaldunen mendiyetan!

Etxeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan,

Aditu du ta esan du: Zer da gure lur onetan?

Eta altxarik xakurra, lotan zeguen oinetan,

Nastu du Altabizkarko inguru dena zaunketan.

 

                                  2

Ibañetako mendizkan arbast-otz bat da sentitzen,

Arkaitzak ezker-eskuin joaz dator ugaritzen,

Armada batek dakarren burrundara da urbiltzen,

Gureak mendi puntetan orain ari dira biltzen,

Eta etxeko-jauna ez da dardaz zorroztez gelditzen.

 

                                  3

Emen dira! emen dira! oh! zer lantzazko sasiya!

Banderaz ezarriya da lur urrutiko guziya.

Aien armaren distirak mila ximisten argiya

Botatzen dute ta bista begira galdu zait iya.

"Ikusi bitza, ikusi! ikusi bitza, nausiya."

 

                                  4

        —Zenbat dira, aurra; kontaitzik ongi.

        —Dira bat, bi, iru, lau, bost,

        Sei, zazpi, zortzi, bederatzi,

        Amar, amaika, amabi,

        Amairu, amalau, amabost, amasei,

        Amazazpi, emezortzi,

        Emeretzi, ogei.

 

                                  5

Ogei ta milak ta milak dira bidean onera,

Denbora galduko degu kontatzen jartzen bagera.

Batu ditzagun indarrak, arkaitz aundiyak atera,

Eta sartzen diranean gure mendiyen oinera,

Amil zaizkagun lertzeko beren buruben gainera.

 

                                  6

Iparreko gizon oiek, zertan ziran gerran asi?

Zertan zuten Espainiya pakean zeguela nasi?

Arkaitzak amildu dira, ezurrak zaizkate autsi,

Aragiak daude dardar puskatuak, zapaltuak,

Orrelako sarraskirik ez du ikusi munduak.

 

                                  7

Korri, korri, oinezko ta Karlomanoren zaldunak,

Euk ere bai dantzatubaz kapa gorriya ta lumak.

Iloba Roldan ila dek, orra zangar aren famak.

Orain, Eskaldunak, hea! laja-ta arkaitzen lanak,

Dardaz akaba ditzagun igesi dijoazenak.

 

                                  8

Badijoaz! badijoaz, ilak utzi-ta biziyak.

Orra aien edertasuna eta beren pantesiyak.

Non dira lengo banderak eta lantzazko sasiyak?

Armetan ez da ximistik, odolez dira bustiyak.

Badijoaz! badijoaz! iya, joan dira guztiak.

 

                                  9

        —Zenbat dira, aurra? kontaitzik ongi.

        —Dira ogei, emeretzi,

        Emezortzi, amazazpi,

        Amasei, amabost,

        Amalau, amairu,

        Amabi, amaika,

        Amar, bederatzi,

        Zortzi, zazpi, sei, bost,

        Lau, iru, bi, bat.

 

                                  10

Bat ere ez da ageri, bakarrik gelditu gera.

Etxeko-jauna joan leike xakurrarekin etxera,

Emaztea eta aurrak zorionez laztantzera,

Dardak garbitu-ta adar zorroetan altxatzera,

Eta beren gainean lo eginaz deskantsatzera.

 

                          OBIZDEA

                                  11

Gabaz arrano sailak dirade bilduko

Eta gorputzak jaten dira ibilduko;

Mami puskak bistatik dirade galduko,

Bainan ezurrak beti dira azalduko.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus