—1878 Sara—

 

Xinhaurria

 

P. Dufourq

 

                      1

Xirritta kausitzen da oihan zabalean

Han goizik ikhusten da on ere onean,

Bethi kantaz hari da uda ederrean,

Hazkurririk gabe da negu dagonean.

 

                      2

Ethorkizunean ere ez du beldurrikan,

[...] darama [...] gauza [...]

[...] hauzuetan

Nor fida dakioke behar orduetan.

 

                      3

Han kanta, hemen kanta, soinu bera bethi,

Lanean ez da funski behinere hari,

Gisa hortaz emana alferkeriari,

Etxea hutsa duena buruz neguari.

 

                      4

Negua jin denean xirritta alferra

Hazkurririk gabe da bai eta barura,

Horrela ezin biziz badoha hauzora,

[...] daukalakotz betherik graniera.

 

                      5

Hauzo zuhurra ez da agertzen flakoki,

[...] arima igortzen da minki,

Erranaz ez dudala erabil arinki,

Zoriona daizula gobernatuz ongi.

 

                      6

Laguntzarikan gabe hauzoak utzia,

Bere ohatzean da laster eraungia,

Bethi maite izan du bai alferkeria,

Horrela da munduan laburtu bizia.

 

                      7

Xinhaurria bezala da bera gobernatzen,

Udako egunean lanean da hartzen,

Denbora on guziez [...] biltzen,

[...] du graniera nasaiki bethetzen.

 

                      8

Langile horren obra da, bai miragarri,

Horren leialtasuna da bai maithagarri,

Horren irakhaspena da lliluragarri,

Mirailtzat har daiteke izaite on hori.

 

 

 

 


Anton Abbadiaren Koplarien Guduak

 


www.susa-literatura.eus